LH 2018-19


6.MAILA





GURE TALDEA


 

Aurten 2 talde izatetik tade bakar bat izatera pasa gara.

1.- ARTEA: Paperezko eskulturak

Paperarekin eskulturak egiten ditugu,





 2.- ARTEA: Buztinezko irudiak margotuta


Bainabuztina ere erabiltzen dugu...





3.- Zein da zure emakumerik gogokoena?

Gure bihotzeko emakumerik gogokoenari egin diogu gorazarre





4.- Zumaiako Flisha ezagutzera joan ginen






MALAIKA



ZELTIAR AMETSA


ZENTZUMENEKIN JOLASEAN!
Hainbat jarduera
Zaporeak asmatzen!

Ukituz, nor den asmatzen

Masaje txiki bat!

Usaintzen!

Ondoren, egindako kremak aukeratutako usaina izan dezan

Yoga saioa


2019ko otsailaren 8an kontzertu pedagogikoan



BIKOTEKA IRAKURTZEN

Gaur LH 5.mailakoak LH 3.mailara etorri dira Bikoteka Irakurtzen izeneko programak proposatzen dituen pausoak esplikatu eta praktikan jartzea. Hauek dira ikasleek froga egin ondoren idatzitakoak:

· Oso ondo pasatu dut eta gainera lagundu didate.

· Oso gustura aritu naiz nere ikaslearekin.

· Ideia ona da lana egiteko, irakurtzen ikasteko, burua erabiltzen ikasteko, letra hobea edukitzeko…

· Ondo iruditu zait 5.mailakoak guri laguntzea etortzea.

· Tutore “majoa” dela uste dut eta oso pozik nago.

· Oso ondo pasa dut 5.mailakoekin. Oso ondo moldatu gara eta berriro egin nahiko nuke.

· Oso gustura egon naiz bikoteka irakurtzen.

· …







Aurtengo ikasturte hasieran!









5.- REZOLAREKIN ELKARLANEAN

ELKARRIZKETAK 1





GUREAK-ERA BISITA (2019ko urtarrilaren 28a)



Lehen hiruhilekoan gonbidapen bat jaso genuen GUREAK-era joateko eta bertako lantegia bisitatzeko.

Urtarrilaren 28an iritsi zen bertara joateko eguna eta oso gogotsu geunden. Iritsi ginean gela handi batean sartu gintuzten eta GUREAK-i buruzko gauza ezberdinak kontatu zizkiguten. Guk galderak egiteko aukera izan genuen eta oso jator erantzun zizkieten denei.

Ondoren autoetako argien kableak egiten dituzten lantegira hurbildu ginen eta langilek egiten zuten lana ikusteko aukera izan genuen. Zinta batean zihoazen piezak ordenean montatzen zituzten. Kasualitatez langileen atseden orduarekin topatu ginen…ziztu bizian atera ziren kanpora guk egiten dugun bezala.

Jarraian berriz ere hasierako gelara itzuli eta mahai-inguru bat izan genuen GUREAK-eko langileekin. Momentu polita izan zen hura, elkarren berri izateko aukera izan genuen eta oroitzapen oso on bat geratu zitzaigun buruan.


Bisitaldiarekin amaitzeko denok batera argazki bat atera genuen. Ia noiz elkartzen garen berriro!





IÑAUTERIAK 2019



Eskolako argazki ikusiko zenituzten baina gure gelan ateratako beste bi dituzue hemen kolorez eta formaz ezberdinez beteak.












2. MAILAKOEKIN IRAKURTZEN (2019/03/28)


Gaurkoan 2. mailakoekin batera aritu gara irakurketa lantzen. Aste betez 6. mailakoek etxera eraman dituzte ipuintxo batzuk, ondo prestatu eta txikiei kontatzeko. Gaurko saioaren ondoren 2. mailakoek gauza bera egin beharko dute eta hurrengo asteko saioan beraiek izango dira irakurleak eta gu entzuleak. 

Momentu politak izan dira gaurkoak, hona hemen adibide batzuk:







5.MAILA




2019-06-12 MAddalen eta Amets Arzallus

Gaur goizean anai-arreben bisita izan dugu. Oso saio polita prestatu diegu eta beraiek saio ederra eskaini digute.
  

2019-05-09 UKENDUA

Maritxun etxera joan gara eta bere laguntzarekin ukendua egin dugu. Primeran pasa dugu!














2019-04-12 KORRIKA TXIKIA IKASTOLAN









2019-04-11 PINTXO DASTAKETA

Gaur goizean pintxoak prestatzen eta dastatzen aritu gara. Earki pasa dugu!!!






2019-04-9 BIKOTEKA

Gaur arratsaldean "BIKOTEKA" azken saioa egin dugu kalean. Bakoitzak, bere gustuko ipuin bat ekarri du etxetik eta bere "bikoteari" irakurri dio. Oso saio polita izan da eta oso gustura egon gara.  


2019-02-21 IBON MARTIN (idazlea)


Gaur goizean Ibon Martín, idazlea, etorri zaigu bisitan ikastolara. Berak "ONIN" liburuak idatzi ditu eta guk bere bi liburuak irakurri ditugu. Gelan berarekin solasaldian aritu gara eta guk prestatutako galderak erantzun dizkigu. Gero berak altxor kutxa bat ekarri du eta pisten bidez irekitzea lortu dugu. Barruan oparitxo bana ekarri digu denei. Oso ondo pasa dugu berarekin!

Hona hemen Ibon:




Altxorraren kutxa irekitzeko pisten bila...



Altxorraren kutxa irekitzen hemen:



Eta amaitzako, talde argazkia:



Eskerrik asko, Ibon!

2019-02-14 AINHOA URKIA


Gaur bisita berezia izan dugu gelan! Ainhoa Urkia, gure gelako Anerren ama, etorri da gurera bere ogibidearen inguruko gure galderak erantzutea. 
Iragarki edo kuñak grabatzen ditu eta bere ahotsa toki askotan entzutea posible dugu: supermerkatuetan, filmeen iragarkietan, etab. 
Bere zenbait lan entzun ditugu eta txunditutak gelditu gara! Berak nola egiten den erakutsi eta, ondoren, guk ekin diogu gelan kuña baten grabaketari!














Ainhoaren ahotsa:







Gure grabaketak:









2019-02-04 ALBISTEAK

Gelan albiste bat prestatzen egon gara burubelarri eta, gaurkoan, kameraren aurrean aritu gara. Albiste guztiekin bideotxo bat sortu dugu, etxekoek ere ikusi ahal izateko!




BIKOTEKA IRAKURTZEN

Gaur LH 5.mailakoak LH 3.mailara joan gara Bikoteka Irakurtzen izeneko programak proposatzen dituen pausoak esplikatu eta praktikan jartzea. Hauek dira ikasleek froga egin ondoren idatzitakoak:

· Oso ondo pasatu dut eta gainera lagundu didate.


· Oso gustura aritu naiz nere ikaslearekin.


· Ideia ona da lana egiteko, irakurtzen ikasteko, burua erabiltzen ikasteko, letra hobea edukitzeko…


· Ondo iruditu zait 3.mailakoei laguntzea.


· Ikasle jatorra dela uste dut eta oso pozik nago.


· Oso ondo pasa dut 3.mailakoekin. Oso ondo moldatu gara eta berriro egin nahiko nuke.


· Oso gustura egon naiz bikoteka irakurtzen.


· …









2018-12-20 STO TOMAS





2018-12-03 KANTUJIRA



2018-11-30 EUSKARALDIA
Gure ekitaldien artean ikasle oihen bisita izan dugu eta beraiekin berriketan aritu gara. Sketch txiki batzuk ere egin ditugu beraien laguntzarekin.




2018-11-29 TXOTXONGILOA TOLOSAN
TITIRIJAI 2018 (TOLOSA)
(36.NAZIOARTEKO TXONTXONGILO JAIALDIA)
Ikastolako 5. eta 6. mailako ikasleak Tolosara joan ginen txontxongilo jaialdira. Bidaia autobusean egin genuen. Iritsi ginenean, denbora librea izan genuen hamaiketakoa jateko, jolasteko,…
Hamar eta erdiak aldera, arduradunak, Adriani eta Mariani informazio guztia eman zieten. Guri, bakoitzari, txapa bana banatu ziguten eta txamarran jarri genuen.
Hamaiketan TOPICen, goizeko emanaldia genuen: HOP SIGNOR konpania greziarren “Giraffe” ikuskizuna ikus ahal izan genuen. /Bertako protagonista diren pertsonaiek jirafarekin eraikitzen duten erlazioaren bitartez, maitatzeko, lagunak izateko, amesteko… etab beste hainbat sentimenturekin eta gaitasunekin, konektatuko dute./ Ikuskizuna mutua zen eta polita izan zen.
Hamabi eta erdiak aldera, parke batera joan ginen bazkaltzera, gero denak harrapaketan jolastu ginen.


Ordubietan, Leidor zineman, arratsaldeko emanaldia izan genuen: TITIRIGUIRI konpania madrildarren “El ratoncito no nace se hace” ikuskizuna ikusi ahal izan genuen. /Munduko haur guztiengandik oso maitatua den pertsonaia da Perez Sagutxoa. Baina gutxik dakite non jaio zen eta zerk egin zuen hain ezagun, hortzetako Sagutxo maitagarria hau. Ikuskizun honetan Perez sagutxoaren inguruko kontu guztiak ezagutuko ditugu./ Ikuskizuna erderaz izan zen eta denoi asko gustatu zitzaigun.
Bukatu ondoren, zezen plazara joan ginen autobusa hartzera eta ikastolara bueltatu ginen.

Egun zoragarria pasa genuen Tolosan







2018-11-20 BIDE HEZKUNTZA
Ikastolara etortzen dira udaltzainak guri gauza berriak erakustera. Aurten txirrinda arauak ikasi eta errepasa ditugu beste gauzen artean.







2018-11-13 KATXOLA BASERRIA ETA "TOKA" ESKULTURA

 KATXOLA BASERRIA
5. eta 6. mailako ikasleak  KATXOLA baserria ezagutzera joan ginen.

Ikastolatik atera eta tipi-tapa mendian gora abiatu ginen. Bidean, Kontxin baserritik pasa ginen eta han topatu genituen ardiak, txakurrak, … Gora iritsi ginenean argazkia atera genuen panela eta izenaren ondoan. Ondoren, basora jeitsi ginen eta urmaela batean ere egon ginen argazkiak ateratzen.
Gero, hamaiketakua jan ondoren,  KATXOLA baserrira joan ginen.  Han, jubilatu batzuk genituen zain guri txukun txukun dena esplikatzeko. Beraien borondatea oso ona izan zen eta oso ondo esplikatu ziguten baserriko historia guztia. -Baserria beste toki batean zegoen kokatua eta gero harriz harri mugitu zuten eta orain dagoen tokian egin zuten. Harrigarria! Sagardotegia zen eta tolarea ere badago barruan.-

Barruko esplikazioa eman ondoren, kalera atera ginen eta sokatiran, tokan eta igel jokoan aritu ginen beraiekin. Oso gustura egon ginen!
Beraien artean, Joxean “JADIKU”, eskultore Añorgatarra zegoen eta  bere eskultura ikustera joan ginen oinez. Aieten dago, “TOKA” izena du eta esplikatu zigun nola zegoen lurrean erantsita eta zerez egina zegoen. Argazkia ere atera genuen. Gero, Joxean agurtu genuen eta  anfiteatroan bazkaldu genuen. Han ibili ginen jolasten eta arratsaldean berriro ikastolara bueltatu ginen poz pozik.

Egun zoragarria pasa genuen!







2018-11-09 UNIBERTSOA
Unibertsoko proiektua landu dugu eta gauza asko ikasi ditugu. Eskelanetan ere gozatu dugu KOHETE erraldoi bat egiten. Azken egunean, kohetearen despegea ere egin dugu. Ikusgarria izan da! Jajajaja!






2018-10-31 ARIMEN EGUNA
Ikastolan arimen eguna ospatu genuen eta astean zehar pasiloan apaintzen aritu ginen eta ostiralean mozorrotu egin ginen.




IKASTURTE HASIERA





4.MAILA



IKASTOLAKO SOTOKO MURALA

Ikastolako ikaslea izan den Asier Martisekin jangela ondoan dagoen horman mural polit bat egin dugu . Berak irudia egin du eta gu bere laguntzarekin margotzen ibili gara. Taldeka egin dugu eta oso dibertigarria izan da. Oso ondo pasa dugu.
Eskerrik asko Asier!!













KORRIKA TXIKIA IKASTOLAN
Nahiz eta Korrika Nagusia  Añorgatik apirilaren 12an pasa, ikastolan  Korrika Txikia antolatu dugu.
Añorga Txikin zear ibili gara korrika eta gela guztiek hartu dugu parte. 
Primeran ibili ginen!













2019ko INAUTERIAK

Aurten gure ikastolako inauterien gaia Ipuinak izan da. 4.mailakoak Asterix eta Obelixen komikiaren pertsonaietaz mozorrotzea pentsatu dugu. Pertsona pilo bat aukeratu ditugu: Asterix, Obelix, Panoramix, Abraracurcix, Gerlariak, Cleopatra, Edadepiedrix...Lan pilo bat egin dugu gelan mozorroak prestatzen.
Auzoan zehar desfilea egin genuen eta ondoren ikastolako frontoian dantza polit bat.
Ze ondo pasa genuen!! 














Aurreko hilabetean 4.mailakoak Musika Eskolan egon ginen Kontzertu Pedagogikoa ikusten.
Oso dibertigarria izan zen eta primeran pasa genuen!












Aurreko astelehenean  bisita polit bat izan genuen, Laulat etorri zen gure ikastolara. 
Laulat Saharakoa da , eta hasieran udara guztietan Euskal Herrira etortzen bazen ere, orain hemen bizi da, baita bere familia ere.  Saharari buruzko gauza interesgarri pilo bat kontatu zizkigun eta gu erne-erne eta oso gustora egon ginen.
Mila esker Laulat !!!







LH-4.MAILAKO IKASLEAK



3.MAILA




MALAIKA



ZELTIAR AMETSA


ZENTZUMENEKIN JOLASEAN!
Hainbat jarduera
Zaporeak asmatzen!

Ukituz, nor den asmatzen

Masaje txiki bat!

Usaintzen!

Ondoren, egindako kremak aukeratutako usaina izan dezan

Yoga saioa


2019ko otsailaren 8an kontzertu pedagogikoan



BIKOTEKA IRAKURTZEN

Gaur LH 5.mailakoak LH 3.mailara etorri dira Bikoteka Irakurtzen izeneko programak proposatzen dituen pausoak esplikatu eta praktikan jartzea. Hauek dira ikasleek froga egin ondoren idatzitakoak:

· Oso ondo pasatu dut eta gainera lagundu didate.

· Oso gustura aritu naiz nere ikaslearekin.

· Ideia ona da lana egiteko, irakurtzen ikasteko, burua erabiltzen ikasteko, letra hobea edukitzeko…

· Ondo iruditu zait 5.mailakoak guri laguntzea etortzea.

· Tutore “majoa” dela uste dut eta oso pozik nago.

· Oso ondo pasa dut 5.mailakoekin. Oso ondo moldatu gara eta berriro egin nahiko nuke.

· Oso gustura egon naiz bikoteka irakurtzen.

· …







Aurtengo ikasturte hasieran!


2.MAILA

Begira zein musika emanaldi ederra egin zuten:


AKERRA IKUSI DUGU




Añorgako buruhandi berriak Unai Arzelusek irudikatuko aurpegia izango du. Buruhandi berriaren itxura sortzeko lehiaketko irabazlea izan da Unai. 
ZORIONAK, Unai!



Ikasturte amaierako ibilaldi egunean Aiara eraman gintuen eguraldiak. 












Seigarren mailakoek sortutako antzerkia ikustera joan ginen Añorgara. Oso emanaldi polita izan zen. Ondoren jolasean ibili ginen futbol zelaian.


  

"Natura parke" deitu diogun parke berria antolatzeko beraiek sortutako proiektuaren berri ematera etorri zen gelara 6. mailako talde bat.



Gelan zeta-harrak izan ditugu aurten ere. Liak ekarri zituen arrautzak. Jada kuskuetan bilduta daude. Aurten ez dugu ikusiko nola bihurtzen diren tximeleta.



Argiren aitarekin ere esperimentu politak egin genituen eta zenbaki guztiak ez ditugula ezagutzen jabetu gara eta argiaz ere asko ikasi dugu. 
Eskerrik asko Josu!






Esperimentuak egiten jarratu dugu.











 
























Maria gurekin izan da praktikak egiten. Zenbat lagundu diguzun, Maria! Eskerrik asko!




Aste Santuko oporrak hartzeko eguna ederra izan zen: gure KORRIKA ko dortsalak prestatu genituen, hamaiketakoa egin genuen 1. mailakoekin, KORRIKA TXIKIAn parte hartu genuen auzoan zehar, dantza egin genuen, Maria agurtu genuen eta, bazkal ostean, jolasak izan genituen lehenik eta, ondoren Garestik zetorren lekukoarekin batera KORRIKA egiteko aukera izan genuen. 













Gure esperimentutan genbiltzala, HHko 3 urtekoak etorri zaizkigu bisitan eta bertso sorta ederra abestu digute.


Hasi gara proiektu berriarekin: ESPERIMENTUAK!!!
Ura beti erortzen ote den frogatu dugu gaurkoan. 
Eskerrak terraza eder bat dugun zeren ... gehienetan... erori egiten da! 









Urtero bezala, aurten ere Kontzertu Pedagokioaz gozatzeko aukera izan dugu.
Gelakide bidek orkesta zuzendari bezala ere aritu ziren. Ikusi, ikusi...







Giza eskubideen aldeko zinemaren barruan, PLOEY pelikula ikusten izan gara Victoria Eugenia antzokian.












6.mailakoekin irakurtzen

Irakurketa saioa egin dugu 6. mailako ikaleekin . 6. mailakoak 23 dira, gu bezala, eta bakoitzak 2. mailako ikasle bati irakurri dio aldez aurretik irakurri eta prestatutako ipuin bat. Hurrengo astean gure gelakoek irakurriko diete ipuin bera.
Esperientzia polita izan da. 







Zinema proiektuarekin aritu gara orain arte. 
Zinemaren historia eta garapena ezagutzeko aukera izan dugu. 
Zinearen une ezberdinetako pelikulak ikusi ahal izan ditugu. 
Genero ezberdinetako pelikulen adibideak ikusi ditugu. 
Soinu bandaren garrantziaz jabetu gara.
Zine-sarrerei zukua atera diegu.
Gela bihurtu dugu zinema.









Bikoizketaz asko ikasi dugu Aitzolen amonari esker. 

                                           Eskerrik asko Nekane!

Gidoiak nola idazten diren, gidoi grafikoak zer diren eta efektu bereziak nola egiten diren ikasi dugu Sarahren gurasoekin.

                                          Jorge eta Oihana: eskerrik asko!


Eta, landutako guztiaren emaitza: 6 pelikula: "Neska galdua", "Internet", "monsters", "Lapurketa", "Lapurra eta suhiltzaileak" eta "Infiniti War".

Apirialaren 5ean izan zen film hauen estrainaldia. Ederki pasa zuten ikustera etorri ziren guztiek!





Inauterietan"ipuinak" gaiaren inguruan prestatu behar genituen mozozrroak. Guk Moby Dick aukeratu genuen. Kapituluka irakurri genuen gelan eleberriaren laburpena, Albaolan izan ginen bale-arrantzaz gehiago jakiteko.


 Balea June Zalduaren aitak egingo zigunez, guk baleuntzia egin genuen.






Bale ikusgarria egin zigun Jonek! Eskerrik asko!





San Tomasak ospatuz amaitu genuen lehen hiruhilekoa. Mari Domingin eta Olentzeroren bisita ere izan genuen!












Añorgan izan ginen eskulanetarako material bila eta Anderrekin argazki bat ateratzeko aprobetxatu genuen.

"Erromatarrak" proiektua amaitu dugu eta emaitza liburu erraldoi bat izan da, etxez-etxe dabilen liburu erraldoia.






Gure gelako ordezkariek, Bizikidetzako bileretan hartutako erabakien berri ematen digute.







Jolasean baina matematika lantzen aritzen gara:













Asier eta Jaimerekin akueduktuaren aurrean.


Erromatarrek bezala, guk ere akueduktuak egin nahi ditugu eta, horretan lagundu digute Asierrek eta Jaimek. Ubide dotorea egin digute!



Erromatarrak gaia aukeratu genuen lehen gai bezala eta jo eta ke ari gara:



1.MAILA

                                               MUSIKA EMANALDIA
                                       Hemen duzue kurtso bukaerako emanalditxoa. Aupa gure orkestra!



In the hall of mountain king. (E.Grieg)



                                 Kanta kantari!




DINOSAURIOAK

Animali harrigarri hauek izan dira gure azken proiektuaren protagonistak. 
Lan ezberdinak egin ditugu:

1. Tapoiekin:

ANKYLOSAURIO

"Musker akorazatua"


- Luzera: 6 metro
- Altuera: 2 metro







ARGENTINOSAURIO

"Argentinako muskerra"




- Luzera: 33 metro
- Altuera: 16 metro








QUETZALCOATLUS

"Lumadun sugea"



 - Luzera: 12 metro
- Altuera: 9 metro




TYRANNOSAURUS REX

"Musker tiranoen erregea"



- Luzera: 13 metro
- Altuera: 4 metro




Tapoiak erabili eta gero, Raulen dendara joan ginen. Seur fundazioak daukan proiektu batean hartzen du parte: "Bizitza berri baterako tapoiak". Raul oso atsegina izan zen gurekin, Marcosen gaixotasunari buruz hitz egin zigun. Tapoien ordez, gerezi gozo batzuk oparitu zizkigun!










2. Dinosaurioen aurkezpena:

Lau dinosaurio aukeratu genituen. Hurrengo bideoetan ikusiko duzue talde bakoitzak egindako hausnarketa:


APATOSAURUS

"Gezurretako muskerra"

(Alain, Markel eta Hugo)





EORAPTOR

"Goizeko harrapakaria"

(Oihan, Ibai, Victoria eta Miren)





TYRANNOSAURUS REX

"Musker tiranoen erregea"

(Aitor, Isaac eta Aiert)





VELOCIRAPTOR

"Lapur azkarra"

(Izar, Sara eta Maddi)









NAI JOAN ZAIGU

Astelehenean ezusteko handi bat izan genuen ikasgelan... 
Tamalez, gure arraietako bat hil egin zen, Nai hain zuzen ere. 

Ezbehar honen aurrean, zenbait irtenbide desberdin proposatu genituen. 


Azkenean,  disekzioa egitea eta ondoren errekara eramatea erabaki genuela. 









Bidetik gainera suge bat topatu genuen!




Nahiz eta Nai ez dugun gelan gehiago edukiko, pozik gaude egindako lanarekin!







ALL THE FUN OF THE CIRCUS

Trapeze artists, jugglers, magicians, clowns, strongmen, acrobats, tightrope walkers... and of course:

OUR SINGERS AND DANCERS!





ZIRKUA





Irakurketa-idazketa lantzeko modu anitzak erabiltzen ditugu eta gaurkoan 2 aurkeztuko dizkizuegu:


1)SILABEN LORATEGIA

1) Aurrena, egun horretan landuko ditugun silabak aukeratzen dizkiet. Banatzen zaizkien, hosto ugarien artean, silaba horiekin hasten direnak bilatu behar dituzte.




2) Behar dituzten hostoak sailkatu dituztenean dagozkien lorean jartzen dituzte.






3) Azkenik, lorategia osatu dugunean egindakoa idatziz jasotzen dugu:



2) HITZ EZKUTUA

1) Lehenik beraien koloretako karpetatxoetatik hartzen dute ezkutaturik dagoen hitza. Gero, besteen aurrean irakurtzen dute eta, hitz horrek zenbat silaba dituen zenbatzen dugu.



2) Guzton hitzak eta hauen silabak zenbatutakoan mahaietan jarraitzen dugu lanean.






AlgaraKlowneko Saioaren bixita

AlgaraKlown ospitaleko Saioa pailazoa gurekin izan da gaixo dauden umeekin egiten dituen hainbat jolas azaltzen. Ederki pasa dugu! Eskerrik asko Saioa!









ALEXANDER CALDER


Zirkoa lantzen ari garen honetan, Alexander Calder artistaren inguruan ikertzen aritu gara. Izan ere, hain ospetsua den artista hau oso ezaguna egin zen zirko itxurako maketak egiteagatik. 



Hala, ezagutza berriak ikasteaz gain, zaharrak ere oroitu(hala nola simetria) ditugu.

















BISTAK

Gaurkoan bistak landu ditugu gelan (alboko bistak eta goiko bista). 
Polikuboetaz baliatu gara bisten ezkerreko, eskubiko eta goiko aldeak sortzeko. 

ERRONKA: Ze formak sortzen du halako itzala?

Erronka zaila badirudi ere, segituan lortu dute!













IRAKURLE-GAZTEAK

Irakurle-gazteak egitasmoa Amassorrain Ikastolara iritsi da eta liburutegian mailegarri dauden liburuak dagoeneko gure gelan ditugu. 
Donostia Kulturak LIBURUKA, irakurketa sustatzeko proiektuaren baitan egin da ekimen hau eta hiriko 22 ikastetxek parte hartzen dute.

EKIN BA IRAKURLE!




















ZATIKETAK


Aste honetan, EHUN INURRI GOSETUAK (Elinor Pinczes) ipuina gure gelara iritsi da. Ipuin honen asmoa kontakizun ederra ezagutzeaz gain, zatiketen mundu ero bezain zoragarrian murgiltzea da. Bai, bai irakurri duzuen bezalaxe, ZATIKETAK egin ditugu!

Ikasleei honako erronka hau proposatu zitzaien: 
Nor da gai plastilinarekin 100 inurri sortzeko? 



Lehenengo taldeko taldekide bakoitzak 25 inurri sortu zituen. 
Hipotesi hau eginez: 25 + 25 + 25 + 25 = 100 
Eta baita lortu ere!

Bigarrengo taldeak, 10 inurriz osatutako 10 ilara egin zituen. 
Hipotesi hau eginez: 10+10+10+10+10+10+10+10+10+10=100
Bikain!

Eta hirugarren taldeak, banan banan inurriak egiten ari ziren bitartean inurri kopurua kontatzen aritu ziren. Hipotesi hau eginez:
1+1+1+1+1+1+1+1+1+1+
1+1+1+1+1+1+1+1+1+1+
1+1+1+1+1+1+1+1+1+1+
1+1+1+1+1+1+1+1+1+1+
1+1+1+1+1+1+1+1+1+1+
1+1+1+1+1+1+1+1+1+1+
1+1+1+1+1+1+1+1+1+1+
1+1+1+1+1+1+1+1+1+1+
1+1+1+1+1+1+1+1+1+1+
1+1+1+1+1+1+1+1+1+1= 100

Ederki!








HUTSUNEA

HUTSUNEA ipuina landu eta gero, bakoitzak bere mundu magiko eta koloretsua sortu zuen. Honela, hutsuneren bat somatzean hara joan eta indarrak hartzeko aukera izango dugu. Hona hemen, bakoitzaren artelana.













Nahi izanez gero, ipuina gazteleraz ikusteko aukera duzue: 







Azken hilabete honetan, Santo Tomas eguna dela eta, AZOKA proiektua landu dugu.  Gure inguruko azoka desberdinak aztertu ditugu, baita hauen jatorria ere. Gainera, elikagai eta produktu desberdinak ikusi, dastatu eta prestatu ditugu. Bai, bai... PRESTATU! TALOAK egin genituen ikasgelan eta eskolako sukaldean sukaldatu genituen, hona hemen zenbait argazki!

ON EGIN!










HONA HEMEN LEHEN MAILAKO IKASLEEKIN EGINDAKO JARDUERA EZBERDINAK:

PUZZLEAK


BIKOTEKA LAN EGITEN



REGLETAK




BATUKETAK ETA KENKETAK


DOMINO



OBJETUAK AURKITZEN


COLOUR CODE


GEOPLANOAK




SIMETRIA ISPILUAREKIN




OKAREN JOLASA



BATUKETAK PISUAREKIN


POLIKUBOAK






STICKS/MAKILTXOAK




ROBOTIKA, PROGRAMATZEN IKASTEN



RUSH HOUR



TANGRAM




TXOTXAK, HAMARREKOAK LANTZEN




Familiaren proiektua amaitu berritan, SIMETRIA-rekin aritu gara jolasean! Gauza ugari egin ditugu, hona hemen zenbait zertzelada! GOZATU!



SIMETRIA ULERTZEKO, IPUIN APROPOSA: 
"Mirror"-Suzy Lee




Ikasturte hasieratik hona, 1. mailako ikasleak FAMILIA proiektuan aritu dira buru belarri.

Gauza ugari ikasi ditugu: nolakoak garen, gure aiton-amonak ume zirela nola bizi ziren, geure gorputza hobeto ezagutu dugu, baita geure abizenen jatorria ere!

Datozen egunetan, egindako lan eta jarduera desberdinak eskegiko ditugu!

ADI LAGUNAK!




GEURE FAMILIEEN AURKEZPENA!

LH 1A














LH 1B




FAMILIAREN PARTAIDEAK


MADDI, XARE ETA NORAREN AITON-AMONAK BISITAN ETORRI DIRA!






ALGARA CLOWN



















































https://www.youtube.com/watch?v=CGEWrQpB-P0&feature=youtu.be

No hay comentarios: