LH3


Ikasturteari AGUR esateko ordua heldu da.


Ekainak 17
Talde bakoitzak bere proiektua arkeztu die beste taldekoei. 
Hona hemen egindako lanak:











ZORIONAK, ARGI!

Gaur JUNE MERCADERren urtemuga da eta zoriontzeko elkartu gara  gure "txokoan".


Hiru proiektutan gabiltza, zein baino zein interesgarriagoak: MUNDUA, MINERALAK eta SUKALDARITZA.    




Liak, hondartzan eta mendi eta erreka inguruetan aurkitutako harriekin, erakusketa prestatu du etxean. 


Elaiak errezeta karpeta dotorea egin du egiten ari den errezetak txukun gordetzeko          


Non bizi gara? Handitik txikira, txikitik handira.

Aixak



Anderrek

Ainarak sukaldaritzan ari denean ontzi beroak mahai gaina honda ez dezan babesa egin du matxarda batzurekin. Zein ideia ona!



Maskararekin ibili behar dugu leku itxietan eta, baita bi metrotako tartea bermatzerik ez dagoenean ere. Jokinen sandia-muxukoak balio ote?






ELENAREN ABENTURA
Aixak idatzi eta ilustratutako ipuina




SUPER MARIO ODYSSEY

Unai M-k idatzitako ipuina
Udaran, Mario eta Kappi Suaren Erreinuan esploratzera joan ziren. Mario lodia zen eta Kappi hitz egiten duen Marioren txapel txuria zen.?

Egun eguzkitsu batean Bowser, ipuineko gaiztoa, etorri zen eta Peach Printzesa, Marioren laguna,hartu eta bere txalupara eraman zuen. Gero erreinu guztiak puskatu zituen haserre zegoelako. Orduan Mariok erreinu guztiak konpondu zituen. Azkenean Mariok Bowser topatu zuen bere gazteluan eta Peach Printzesa ikusi zuen.
Bowserrekin burrukatu zuen eta irabazi zion eta Peach Printsesa aske gelditu zen.

Denak oso pozik jarri ziren eta Mario eta Kappi eta Printzesa Peachen erreinuan festa bat egin zuten.


KARATE KID
Ametsek idatzi eta ilustratutako ipuina

Bazen behin 18 urteko nerabe bat Amets deitzen zela. Begi marroiak zituen, altua zen eta ile marroia zeukan.  
  Egun batean pentsatu zuen munduari buelta emango ziola. Estatu batuetara bizikletaz  joan zen. Han, poliziek jipoitu zuten, bere lankide bat hil zuela pentsatzen zutelako. Orduan karate ikasi zuen defendazeko.  Hurrengo egunean torneo batera apuntatu zen eta eguna iritxi zenean bigarren  geldituzen burua ireki ziotelako.
Munduari buelta emateari bukatu zuenean, Etxera iritxi zen eta bere aitari hau esan zion:
-  Karate torneo batean bigarren gelditu naiz.
Aitak esan zion pozik :
-  Oso ondo Amets.
Eta oso ondo bizi izan ziren.
NOIZ
June Z-k idatzi eta ilustratutako ipuina


2020 ko egun bat zen Italian. Denek irribarrea ahoan zuten. Horietako bat Elene zen ile beltza begi urdiña eta alaia zen Elene. 

Egun batean birus bat etorri zen eta orduan denak etxean gelditu ziren orduan.elene etxean gelditu zen besteak bezala pentxatuz lau egun bakarik izango zirela.
Laugarren eguna pasa zen eta Elene leiora begira esan                 zuen:
-Noiz aterako gara noiz?
amak erantzun zion:
-Egunak pasatzean.Elene triste jarri zen lagunak ikusi gabe
 egunak pasa ziren eta Elenek galdetu zion amari:
-Noiz aterako gara?:
-Gaur bertan maitia.

Eta hor atera zen Elene poz pozik
eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan

IZOZKIAREN MISTERIOA
Sarah-k idatzi eta ilustratutako ipuina

Bazen behin Candil izeneko neska bat. Candilek ile marroia eta begi marroiak zituen. Asko gustatzen zitzaizkion detektibe liburuak, mendira joatea  eta lagunekin jolastea.

Uda zen eta denak izozkiak jaten zeuden, baina izozkiak kalte egiten zien. Candil konturatu zenean pentsatzen jarri zen gogoratzeko nor  joan zen goizean izozki bila.

- Nire anaia! -esan zuen Candilek.

Candil bere anaiarengana joan zen.

- Kaixo! -esan zion Candilek.
- Kaixo! Zertarako zaude hemen? -galdetu zion anaiak.
- Galdetzeko zer egin zenuen goizean -erantzun zion Candilek
- A, bale! -esan zion anaiak.
- Beno zer zeuden egiten izozki dendan? -galdetu zion anaiari.
- Izozkia hartzen -erantzun zion anaiak.
- Norbait ikusi zenuen izozkiaren kamioneta barrura sartzen? -galdetu zion Candiek.
- Ez, baina nire atzean June etorri da -erantzun zion anaiak.
- Eskerrik asko -esan zion Candilek.

Presaka Candil Junerengana joan zen eta galdetu zion:

- Goizean norbait izozkiaren kamionetara sartu zen?
- Ez, baina itxaron. Ane! -erantzun zion Junek.
- Baina zein da Ane? -galdetu zion Juneri.
- Ba Ane Txinatik etorri den neska bat da -erantzun zion Junek - Berak ez zuen izozki kamioneta bat inoiz ikusi eta barrura sartu zen -segitu zuen kontatzen Junek.
- Eskerrik asko June -esan zion Candilek.

Candil Anerengana joan zen.

- Kaixo, Ane -esan zion Candilek.
- Zein zara? -galdetu zion Anek.
- Candil naiz -erantzun zion -gauza batzuk galdetu behar dizkizut -esan zion Candilek.
- Aurrera. -esan zion Anek.
- Goizean kamionetara sartu zinenean zerbait arraroa ikusi duzu? -galdetu zion Candilek.ek.
- Ez nago oso seguru. Justu esan didate ateratzeko baina barruan dendaria eta bere laguntzailea zeuden -erantzun zion Anek.
- Eskerrik asko Ane -esan zion Candilek.

Dendariarengana joan zen baina ez zion aurkitzen eta orduan dendariaren laguntzailearengana joan zen.
- Kaixo -esan zion Candilek - utzi zenuen hotzgailua irekita? 
- Ez naiz gogoratzen -erantzun zion laguntzaileak.
- Ados -esan zion Candilek.

Candil dedariarengana joan zen.

- Zuk edo zure laguntzaileak hotzgailua irekita utzi dezute? -galdetu zion Candilek.
- Nik ez, baina nire laguntzaileak izozki kaxak hartu zituenean nahi gabe irekita utzi zuen -erantzun zion dendariak.
- Horregatik daude gaizki  izozkiak! -oihukatu zuen Candilek.
- Barkatu ez naiz konturatu. -esan zion dendariak - hauek zakarrontzira botako ditut eta berriak egiten ditudanean festa bat egingo dugu -esan zuen dendariak pozik.

Eta hala bazan edo ez bazan atera dadila herriko plazan.

ANDER MERIENDA BILA
Anderrek idatzitako ipuina

2020.urtea da eta Añorgan Ander izenko mutiko bat bizi da. Altua da eta aurpegian peka pila bat ditu, zeruko izarrak bezala. Ander oso ausarta da eta atsegiña. Kalean jolastea pila bat gustatzen zaio eta bere kirolik gustokoena badminton da. Paseatzea ere gustatzen zaio eta tarteka aitona eta amonaren etxe ondora joaten da bisita bat egitera.

Ostiral arratsaldea da eta Anderren etxeko telefonoak jo du. Aitona da eta eztia eraman behar diola esan dio Anderri. Eztarriko miña daukalako
- Kaixo Ander zermoduz?
- Oso ondo eta zu?
- Ez hain ondo.
- Zeba?
- Eztarriko miña daukatelako. Ekarriko didazu ezti piska bat eztarria sendatzeko?
- Bai, oraintxe aitona.
- Eskerrik asko. Eta etortze zeanean merienda emango dizut.
- Ados harea nijoa.
Anderrek armairutik hartu du ezti potea. Zapatilak jantzi ditu eta aitonaren etxeraka joan da. Bidean erle talde batekin topatu da.
Erleak  beraien begiekin eztia ikusi dute eta Anderrengana joan dira. Orduan Ander korrika hasi da baiña erleak beraren atzetik joan dira. Ondoren eskua mugituz saiatu da uxatzen baiña alferrik. Ezti potea konturatu da eskuetan duela eta tranpa bat jartzea erabaki du. Ezti piska bat bota egin du. Erleak eztira joan dira. Orduan Anderrek alde egiteko aukera izandu eta alde egin du aitonaren etxera.
Bidean aurrera egin du eta azkenean aitona ikusi du beraren balkoian. Orduan eman dio eztia. Aitonak merienda eman dio: marrubia naranja zukuarekin, urdaiazpiko ogitartekoa eta botila bat ur. Ondoren Ander merienda jan eta etxera joan da.


KOTXE-LAPURRA
Urkik idatzi eta ilustratutako ipuina


Bazen behin gizon bat deitzen zena C.Ronaldo. Ronaldok bi lagun zituen Madrilen. Messi eta Neymar JN zuten izena lagunek. Futbolean jolasten zuten hiruek. 
Ronaldok begi beltzak zituen eta ilea ere  beltza zuen. Piemonte Calcion jolasten du. 

Egun batean Ronaldori kotxea lapurtu zioten eta lagunei deitu zien eta lagunak joan ziren bere etxera eta gero joan ziren Messiren etxara plan  bat egitera baino kotxea ez zegoen eta joan ziren lapurraren etxera. Baino lapurra ez zegoen, orduan Neymar JN en etxera joan ziren eta Neymar JN ren kutxa gogorra irekita zegoen. Lapurrak zulo bat egin zuen paretan.
Gero lapurraren etxera joan ziren baino lapurrak eskuan laban bat zeukan eta baraiek baloi bat hartu zuten bere etxetik botatzeko lapurrari.

Lapurrak bota zuen labana eta Ronaldok Neymar JN ri baloia bota zion txilenaz eta salto haundia egin zuenez eskibatu zuen labana eta kotxeak berreskuratu zituzten.




TXERRI GAIXOTUA
Elaiak idatzi, ilustratu eta kontatutako ipuina


UME BIZIATUA
Adurrek idatzi eta ilustratutako ipuina


2021. urtean, Estatu Batuetako herri txiki batean, Juan izeneko mutil bat eta bere ama bizi ziren. Juanek 10 urte zituen, begi beltzak eta ertaina zen altueraz. Izugarri gustatzen zitzaion makinan jolastea, denbora pila bat pasatzen zuen joku desberdinatean jolasten Juanek. Bere amak 42 urte ditu eta begiak urdinak ditu. Oso oso argala da eta gehien gustatzen zaiona umearekin ondo pasatzea da.

Amak umeari egunero beraren gela garbitzeko eskatzen dio, baita ere laguntza eskatzen dio etxeko gauzak garbitzeko eta txukun mantentzeko. Beraren gela zikina uzten du, arropa guztia lurretik botata eta desordenatuta uzten du. Eta amarekin bazkaldu, afaldu ondoren ez dio platerak jasotzen laguntzen. Amak, nola ez dion Juanek kasorik egiten, makina aste beterako kentzen dio. 
Juan hain haserretua zegoen leku guztietatik bilatzen hasi zela makina. Piano barruan ea zegoen begiratu zuen eta bere amak ez konturatzeko hor begiratzen zuela, hautsa kendu zion. Gero bere gelan bilatzen hasi zen eta horretarako bere armairuko arropa kutxundu zuen eta hautsa kendu zuen. Bere gelan ez zegoenez, sukaldean begiratzen hasi zen. Hotzgailu goian begiratu zuen eta horretara mahai gainera igo behar zuen. Dena kutxun utzi zuen. 

Bere ama konturatzen da dena txukuntzen egon dela. Eta orduan berarekin hitzegiten du eta jarrera ona badu eta horrela dena txukun mantentzen badu makina utziko diola esaten dio.  Hortik aurrera ama eta Juan pozik eta alai bizi dira. Ama eta Juan makinan jolasten dute.



ZAILA ETA KORONABIRUSA
Maddik idatzi eta ilustratutako ipuina



Bazen behin Zaila izeneko neska bat. Berari pila pila bat gustatzen zitzaion amona eta aitonaren etxera joatea. 

2.010.urtean Zaila eta bere ama, aitona eta amonaren etxerako bidean zihoazten eta, bapatean, Zaila gaizki sentitzen hasi zen: bero bero zegoen, eztula zuen  eta eztarriko mina. Bere amak ospital pila batetara deitu zuen baina ez zegoela lekurik esan zioten. Zailaren ama kezka-kezka egina zegoen.
Bapatean erizain bat pasa eta entzun zuenean Zailaren amak laguntza eskatzen zegoela, galdetu zion:

- Zer gertatzen zaizue? 

Amak erantzun zuen:

- Nire alabak koronabirusa hartu duela uste dut.

Erizainak Zaila ospitalera eraman zuen eta Koronabirusaren froga egin zion. Baiezkoa eman zuen baina txertoa prest zegoenez jarri egin zion Zailari. Erizainak gomendatu zion etxean egun batzuk gelditzea deskantsatzen. Zailak aprobetxatu zuen lagunekin bideo deiak egiteko eta marrazteko. 

15 egun pasa zirenean, Zaila sendatu egin zen eta poz-pozik bizi izan ziren.


BAIANAREN LAGUNA
June M-k idatzi eta ilustratutako ipuina

Bazen behin, 2021. urtean, Australiako etxe batean ,Baiana izeneko neska bat. Baiana haundia zen , begi urdinak eta ile marroia zituen. Baiana gorra zen ezin zuen entzun.
Egun batean kalera atera zenean ume bat gerturatu zitzaion eta hizketan hasi zen baina Baianak ez zion ulertzen. Orduan umea konturatu zen gorra zela. Umea eskuekin keinuak egiten hasi zen berehala. Baiana asko poztu zen, lagun berri bat egin zuelako. Elkar ezagutzen  hasi ziren eta  beti toki guztietara elkarrekin joaten hasi ziren .Parkean zeudela mutil batzuk beraietaz barrez hasi ziren:
- Begira, bi hoiek  ze tontoak  diren, ez dakite hitzegiten! -esan zuen mutil batek. 
Bat batean Baianaren laguna haserretu zen eta bi gauza  esan zizkion mutilari:
- Aizu, nik badakit hitz egiten eta, bigarren gauza, errespetu piska bat nire lagunari!
Azkenean mutila konturatu zen gaizki egin zuela, orduan barkamena eskatu zion Baianari, zeren lagunak errespetatu egin behar dira.


    TXANPON MIRAGARRIA
Ekainek idatzi eta ilustratutako ipuina


1.909. urtean, Euskal Herrian, Asterisko  izeneko 12 urteko mutil  bat bizi zen. Ertaina  eta mehea zen, ile motza eta beltz kolorekoa zuen. Familia   pobre bateko seme bakarra zen eta bere ametsa  goserik ez pasatzea zen.

Behin paseoan zihoala txanpon bat topatu zuen. Orduan txanpona poltsikoan sartu eta etxera joan zen. Etxera iristean,  txanpona poltsikotik ateratzerakoan txanpona bikoiztu egin zela konturatu zen. Ez zen txanpon arrunt bat, txanpon miragarria zela  konturatu zen. Amari kontatu zion gertatutakoa eta amak esan zuen

- Gaur ez dugu goserik pasako!
     Orduan dendara joan ziren janaria erostera txanpona eskuan, eta txanpon miragarria poltsikoan. Hurrengo egunean kontura ziren txanpona berriro bikoiztu zela eta ohartu   ziren txanpona egunean behin bikoizten zela. 

Aurrerantzean familia pobre  guztiei lagunduko zieten txanpon miragarria esker erositako janariarekin.
Eta hala bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Añorgako plazan.


NESKA ETA TXAKURRA

Unai A-k idatzi eta ilustratutako ipuina


Bazen behin, 2019an, Maria izeneko neska ile-beltz bat. Mariari kirola egitea gustatzen zitzaion asko eta  baita animaliak ere. Bere txakurra Ximon deitzen zen eta Urnietan bizi ziren.

Egun batean Maria eta Ximon jolastera atera ziren. Bat-batean lapur bat etorri zen eta Ximon eraman zuen. Maria ez zen konturatu, orduan txakurra bilatu zuen eta esan zuen:

- Non dago Ximon?

Eta parke guztitik hasi zen bilatzen, plaza guztitik ere baina ez zuen aurkitu eta jendeari galdetzen hasi zen:

- Ikusi duzue Ximon?

Eta jendeak esaten zuen:

- Ez, ez det ikusi.

Mariak poliziari deitu egin zion eta bilatzen hasi ziren. Polizia marka batzuk ikusi zituen eta esan zuen poliziak: 

- Etorri, Maria, marka batzuk ikusi ditut. Goazen markak jarraitzera.

Eta markak pareta batera eraman zituzten. Poliziak harri bat ikutu zuen eta, ustekabean, kobazulo batera sartu ziren. Barruan zeuden lapur bat eta Ximon eta lapurrak kaiola batean sartu zituen Maria eta polizia. Orduan Ximonek lapurrari koska egin zion eta kaiola ireki zuen bere hortzekin eta Maria eta polizia kaiolatik atera ziren. 

Azkenean, poliziak kartzelera eraman zuen lapurra eta Maria eta Ximon betirako elkartu ziren.

MIKEL ETA PERU ANAIAK
ETA KORONABIRUSA

Ibonek idatzi eta ilustratutako ipuina


Baziren behin Mikel eta Peru anaiak. Peruk korbata bat zeukan eta Mikelek Michael Jakson zuen txapela zeukan. Mikelek oso kresta haundia zeukan eta Peruk ile oso oso, motza hain motza lupa batekin ikusi behar zela. Mikel harroputz baldar bat zen eta Peru, ordea, zikin xamarra. Historia hau 2020ko maiatzan gertatu zen. ETB3ko plato batean.

Mikel eta Peru anaiak marrazki bat bidali zuten ETB 3ko “Bitartean etxetik ikasten” saiora. Hain polita izan zen marrazkia, Mikel eta Peru gonbidatu zituztela bertara. Mikel eta Peru limusina batean zijoazen ETB 3ko”bitartean etxetik ikasten” platora.
Bapatean Mikelek esan zion limusinako txoferari:
- Txokolatina bat nahi dut!!! Txokolatina!!!:
Txoferrak hain susto haundia hartu zuenez, kriston frenazoa eman zuen:
- Tori txokolatina eta bagoaz -esan zuen txoferrak haserretuta.
- Eta ni zer, e!!! -esan zuen Peruk haserretuta.
Txoferrak aurpegi haserretua eta, aldi berean, nekatua jarri zuen.
Azkenean ETB 3ko saiora iritxi ziren.
“Iupi” esan zuten Mikelek eta Peruk aldi berean. 
Peruk eta Mikelek ikusi zuten aldapa saioa eta irakurketa eta soinketa eta ingeles saioak baina oraindik ez zen bere txanda izan.
Geroago eskulanako atala iritxi zen eta Mikelek eta Peruk aspertuta esan zuten batera:
-Noiz hasiko da gure atala?
Hain fuerte esan zuten 5 sugunduko ixiltasuna egon zela, "gri gri gri gri gri"
eta, hain fuerte esan zuten nagusi ezinikusi batek kamara batean ezkutatuta esan zuela:
- Hauek dira nire umeak gaizki portatzen badira nireak dira, bai horixe!!!
Orduan tiro berde floreszente bat bota zuen airean eta Peru eta Mikeli eman zien batera. Bapatean, Mikel eta Peru txoru bihurtu ziren “lehen baino gehiago” eta jendeari ikutzen eta segurtasun neurriak ez errespetatzen hasi ziren. Atxis! Atxis! hasi ziren biak eta eztulka. Gero beraien bularra begiratu eta kriston gorria zegon, loro gorri bat sebillanaz jantzita baino gorriagoa.
Gero kalera atera ziren eta barandilak guztiak ikutzen hasi ziren:
- Zer moduz ? Atxis! zau atxis! de atxis -esan zion Peruk Mikeli
- Ba, atxis, oso, atxi,s gaizki, atxis, ez dakit zer gertatu zaigun, Peru!
- Ezta nik ere Mikel. Lehen bezala bueltatzea nahi degu……..!
Orduan, nola ez, Fernando Simoni abisatu zioten eta berak, nola ez, gauza bat egin zuen. Dron-fumigador deitu zuen. Dron-fumigador munduko fumigadorerik onena zen. Orduan esan zuen:
- Dronfumigador beraiengana joan!.
Dronfumigadoreak agindua hartu eta hegan hasi zen Peru eta Mikelengana.
Bapatean Mikel eta Peruk Dronfumigadorea ikusi zuten esaten:
- Mikel, Peru, non zaudete?
Mikelek eta Perku esan zuten beldurrez:
- Zer egingo dugu, Mikel, ez daukagu beste gauza bat borrokatzeko!
- Bale borroka tuko dugu.
Eta, nola ez, Dronfumigadoreak jarraitzen zuen esaten:
- Mikel, Peru, non zaudete?
Bapatean esan zuten Mikelek eta Peruk:
- Hemen gaude dron kakatxua!
Mikelek kriston ostiko-ninja  eman zion dronari eta Peruk kriston ukabilkada eman zion orduan. Gero Fernando Simoni abisatu zioten. Berak, nekatuta zegon, bazekien gauza arraro bat gertatzen zela ume horiekin. Fernando simoni ideIa bat bururatu zitzaion eta hau esan zuen:
- Zergatik ez diegu Peru eta Mikeli honera etortzeko deitzen?
Orduan gobernu guztiari abixatu eta Peru eta Mikeli abisatu zioten joateko baina beraiek ez ziren joan, baino bai nagusi ezinikusia kamaran ezkutatuta.
- Zergaitik ez diot Fernando Simon kontajiatzen? -esan zuen nagusi ikustezinak.
Bapatean soinu arraro bat entzun zen; pausuak ematen zuten. Fernando Simonek ez zeukan beldurrik eta esan zuen:
- Non zaude? Etorri niregana.
Nagusi ikustezinak bere tiro berde florestentea bota zuen. Orduan Fernado Simonek raketa hartu eta tiroa rebotatu zuen eta aldi berean nagusi ezinikusiari eman zion eta puskatu zun kamera. 

 Nagusi ezinikusia betirako desagertu zen eta dena lehen bezala itzuli zen. Mikelek eta Peruk jada ez zeukaten koronabirusa eta ondo portatzen hasi ziren, gaizki portetzea oso arriskutsua izan daitekelako.

Hala bazan eta ez bazan sar dadila gure herriko plazan.

 BIDEO JOKU PUSKATUA
Jokin Ceberiok idatzi eta ilustratutako ipuina


Baziren behin Donostian, 2020garren urtean, bi ume Asier eta Manu deitzen zirenak. Asier oso bizkorra zen, oso altua, begiak urdinak zituen eta ile beltz beltza. Asierrek kamiseta beltz bat, galtza motz urdinak eta zapatila gorriak zituen jantzita. Manu oso ona zen bideo jokuetan, begi marroiak zituen eta rubioa zen. Kamiseta horia, galtza marroiak eta zapatila txuriak zituen jantzita. Biek txapel marroia zeukaten jantzita.

Egun batean, ikastolara zihoazenean, bideo joku bat ikusi zuten. Gerturatu eta konturatu ziren  jokua puskatuta zegoela. Orduan bideo jokua ikutu eta leherketa bat sortu zen eta, ustekabean, bideo jokuaren barruan sartu ziren.

Bapatean eskuetan pistola batzuk eta jantzi berriak zituztela konturatu ziren.Asier eta Manuk hori ikusita harrituta gelditu ziren eta oihukatzen hasi ziren. 

- Laguntzaaaaaaaa!!!

Asier eta Manu zuhaitz baten atzean izkutatu ziren.

- Non gaude? -galdetu zion Manuk Asierri.

- Bariduri Braul-Stars-eko pertsonaiak garela eta uste dut bideo jokuan sartu garela -erantzun zion Asierrek Manuri.

Eta berriro oihukatzen hasi ziren.

- Laguntzaaaaaaaa!!!

Ume batek entzun zien. 
- Kaixo  joku barruan gaude, ahal diguzu jokutik  atera mesedez?- esan zuten Asierrek eta Manuk.

Baina ume hori oso gaiztoa zen eta bideo jokuari jo egin zion. Bapatean zerbait nabaritu zuten, jokuko gaiztoak ziren eta Asier eta Manu korrika hasi ziren tiroak botatzen eta laguntza eskatzen. "PIN, PAN, PUMMMMMM"
- Laguntzaaaaaaaaaaaaaa! 

Orduan Manuk bideo jokoko botoi bati sakatu zion eta gaiztoak izoztuta egongo balira bezala gelditu ziren.

Manuk jokua Konpondu zuen eta Braul-Stars jokotik atera ziren. 




EDABE MAGIKOA

Anak idatzi eta ilustratutako ipuina


1.500.urtean, baso batean, bazeuden bi lagun Erik eta Ainhoa izena zutenak. Erik altua zen, begi marroiak eta ile motza zuen. Basora joateko motxila txiki bat, praka urdin motzak, kamiseta berde bat eta zapatilak jantzi  zituen. Ainhoa Erik baina gazteagoa zen, begi urdinak, ile marroi luzea, argala eta oso alaia da. Ainhoak kamiseta manga motza, praka motzak eta sandaliak zituen jantzita.               

Behin Erik eta Ainhoa basoan sartu eta galdu egin ziren. Oso beldurtuta zeuden biak.
Ainhoak Erikeri esan zion:

- Ez dakit non sartu garen

Biak oso urduri zeuden eta  baso barrenean sartu ziren.

- Laster gaua izango da -esan zuen Erikek. 

Basoan sartu eta edabe bat ikusi zuten . Erikek eta Ainhok edabea  edan zuten.Erikek esan zion Ainhoari:

- Ainhoa ze txikia zauden!

- Zu ere -esan zuen Ainhoak :

-Nomoak gara! - esa zuen Ainhoak.

-Ostras!  -esan zuen Erikek.

Erikek gora begiratu eta oihukatu  zuen. 

-Ainhoa, korri! 

Ainhoak esan zuen:

- Zer gertatzen da?    

Erikek erantzun zion:

- Arranoaaaaaaa

Arranoak bere mokoarekin hartu  eta bere kabira eraman zituen. Biak oso beldurtuta zeuden eta Ainhoak esan zuen:

  - Goazen salto egitera!

Eta biek salto egin zuten uretara. Poliki-poliki basoan galdu egin ziren berriro eta oinez zihoazela  marrubiak ikusi zituzten. 

- Ummmmm! Ze goxoak! -  esan zuen Ainhoak. 

Bapatean Ainhoa handitu eta haunditu hasi zen eta Erikek esan zuen :

-Ainhoa, nola egin duzu?

- Uste dut marrubiak izan direla. 

Erikek marrubiak jan zituen eta haunditu zen. Handitu zirenean  urrutira etxeak ikusi zituzten eta bidea jarraitu zuten. 

Etxera iritsi eta oso pozik  bizi izan  ziren.


BASO MAGIKOA

Liak idatzi, ilustratu  eta kontatutako ipuina




ESTEGOSAURIO ERREGEA


Inarrek idatzi, ilustratu eta kontatutako ipuina





AUSARTEN TALDEA

Aitzolek idatzi eta ilustratutako ipuina  



1974. urtean, Tximela oihanean, lehoi bat bizi zen. Amelixt zuen bere izena. Ile horia eta handia zen. Bere hortzak gizakienak bezalakoak ziren. Baita maltzurra eta ausarta ere. 

Talde bat zuen. Tigreak, arranoak eta tarantulak osatzen zuten taldea.


Inguru haietan anakonda bat zegoen eta oihaneko animali guztiak beldurtuta zeuden. Anakondak beti eraso egiten zien, 6,4m neurtzen zituen eta ixilka mugitzen zen oihanean zehar, goseak zegoenean edozein animali harrapatzen zuen eta bapatean irentsi egiten zuen, horregatik oihaneko animali guztiak izututa bizi ziren. 

Lehoiak pentsatu zuen anakondari tranpa bat prestatzea hiltzeko. Horretarako taldeko lagunei deitu eta plana kontatu zien. “Hau da nire plana” eta bakoitzari bere zeregina esan zien. Arranoak, zerutik zelatatu zuen eta anakonda ikusi zuen eguzkitan lotan zegoela, orduan abixatu zion tigreari eta tigreak eraso egin zion bere atzapar indartsuekin eta berebiziko zauriak egin zizkion eta tarantulak ziztatu zion pozoi hilgarria. Anakonda ihes egiten saiatu zen honelako eraso bortitza jasan eta gero, baina abiatu zenean, bere aurrean Amelixt lehoiak aurre egin zion eta esan zion:



-Hireak egin dik, pozoiak lehen bailehen hilko hau.


Pozoiak bere lana egin zuen eta anakonda hantxe bertan hil zen.

Animali guztien ezkutalekuak batera jarri zituzten eta etxe bat eraiki zuten . Festa bat egin zuten anakonda hil zutela ospatzeko.






LAPURRETA TXOROA



Argik idatzi eta ilustratu duen ipuina






Lehengo ostegunean gertatutakoa kontatuko dizuet.  Gauean gertatu zen, ilundu zuenean.

Añorga txikiko Kutxabanken lapurreta prestatzen ari ziren Josepio eta Pintxomoruno. 

Josepio ikaragarri tontolapikoa zen eta Pintxomoruno aldrebes, oso azkarra. Baina, arazotxo bat bazuen Pintxomorunok. Pintxomoruno bat ikustean, txoratu eta beregana joaten zen jatera, beste gauza guztiak utzita. 

Lapurrek ez zekiten baina, gau horretan, bi super polizia azkar zebiltzan inguruan.  Buruzagiak Josu izena zuen eta laguntzaileak Kakanarru. 

Lapurretan ari zirenean zarata entzun  eta poliziak bankura gerturatu ziren. Orduan borrokan hasi ziren. Lapurrak irabazten ari ziren baña Pintxomorunok ondoko tabernako pintxo bat usaindu zuen eta dirua utzi eta pintxoa jatera  joan zen bere laguna bakarrik utzita.  Joxepio  oso-oso haserre  dirua poliziari eman eta dantzan hasi zen.

Horregatik harrapatu zituzten baina pintxoa jan eta gero berriz eskapatu ziren kotxe batean diruarekin. Poliziak kotxeruntz korrika joan ziren eta atzetik jarraitu zieten baina, zorionez poliziak gasolina gabe geratu ziren. Poliziak ertzain etxera joan ziren, armak hartu zituzten eta armen laguntzarekin, azkenean kartzelean bukatu zuten lapurrek.

Azkenean kartzelan hil egiten dira zorionez, pintxomorunorik ez zegoelako.


MARTIN AHARI BELTZ

Jokin M-k idatzi eta ilustratutako ipuina

 2000. urtean jaio zen Martin aharia oso pozik bizi zena Irlandan. Bere begiak zelaiak bezain berdeak ziren. Adarrak barraskiloaren etxea bezain biribilak zituen, eta ilea kizkur-kizkurra, ikatzaren kolorekoa. Honek sekulako lana ematen zion.

    Martinek, ez zuen bere ilea moztu nahi, ile luzea gustatzen zitzaion. Asko hasarretu zen ile piska bat moztu ziotelako eta ihes egin zuen. 100 metrotako mendi batera igo eta gose zen, sagar ondo bat topatu zuen sagar gorri eta goxo batzuekin, hiru jan zituen. Laugarrena hartzerakoan irristatu, erori eta hankean mina hartu zuen. 
Atzera begiratu  eta bide bat ikusi zuen hondartzara eramaten zuena. Han, barril bat  aurkitu eta adarrekin uretara bultzatu zuen, bera igo eta itsasorantz abiatu zen. Ilargi betea zegoen gau hartan. Norbaitek botatako ur tantak sentitu zituen eta nor ote zen galdetu zion bere buruari. Foka txikitxo bat zen, biek Esmeralda uhartera iritsi ziren hizketan  konturatu gabe.

Esmeralda uhartea fokaren etxea zen, Martinek oso ondo pasatzen zuen fokarekin, oso alaitsua eta maitagarria zelako. Han bizitzea pentsatu zuen baina arazo bat zegoen. Zer egingo zuen bere ile luzearekin?
Fokatxoak lagun asko zituen  eta denen artean trentza polit batzuk egin zizkioten Martini. Eta honela denok oso pozik bizi ziren Esmeralda uhartean. 


HALA BAZAN, EDO EZ BAZAN, SAR DADILA MARTINEN TRENTZETAN.


ARENEREN UNTXIA

Ainarak idatzitako eta ilustratutako  ipuina



2220 urtean, Añorga Txikiko parkean, Arene deitzen zen neska bat bizi zen. Neska altua zen, ile horia zuen eta begi urdinak. Arenek bazuen norbait asko maite zuena; untxi bat zuen Txuri deitzen zena.

Egun batean, gaua zela, lapur bat sartu zen bere etxean. Untxia hartu egin nahi zuen. Untxia hartu eta lapurrak bere etxera eraman zuen. Hurrengo goizean,  esnatu zenean, Arene, egunero bezala, untxiari azenario bat ematera joan zen baina konturatu zen bere untxia ez zegoela eta oihuka esan zuen:

   - Non dago nire untxiaaaaaa!

Arene oso triste zegoen. Kalera atera eta jendeari galdetzen zion:

   - Ikusi duzu nire untxia? Txuri deitzen da, txuria da eta koilare bat du bere izenarekin.

   - Ez. Ez dut ikusi –erantzuten zioten.

Etxera iritsi zenean, sukaldean begiratu zuen, bere logelan begiratu zuen eta untxiaren kaiolan hobeto begiratu zuen.
Berriro atera zen kalera eta lapurra ikusi zuen bere untxiarekin eta esan zion:

   - Hau nire untxia da. Txuri deitzen da.

   - Ba orain Txuri nirea da.

   - Ez badidazu nire untxia ematen, poliziari deituko diot.

Korrika atera zen lapurra eta Arenek poliziari deitu zion.
Polizia etorri zenean Arenek esan zion poliziari:

   - Hura da lapurra!

  -Eskerrik asko! –esan zion poliziak.

Arenek kaiola berrian sartu zuen Txuri eta azenarioa eman zion bere untxi maiteari.

Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Añorga Txikiko parkean.

Etxean egindako eskulan batzuk:


Ametsek eginak
           Ainarak egindakoak                                                 Unairen teletrasportatzeko makina

Biderketak buruz ikasteko modu bat erakutsi digu Anderrek.






Adurren urtemuga dugu gaur 


Asmakizunei buruz ikertzen aritu gara azken boladan. 



 Hiru urtemuga izan ditugu azken astean:
                          
              Urkirena, Jokinena eta Anarena. 



Apirilaren 23a : LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA 


        Behin amak
        azokara eraman ninduen.
        Han txito bat erosi zidan.
        Txitoa kartoizko kutxa
        batean zetorren.
        Amak kutxa
        jarri zuen nire eskuetan.

       Senti nitzakeen
       nire esku-ahurretan
       txitoaren oin txikiak.

       Liburua horixe da:
       kartoizko kutxa bat,
 
       barruan zerbait bizia duena.

                                   Kirmen Uribe

"Gelakook irakurtzen ari garen liburuen izenburuekin sortutako ipuina: ELKARREKIN NAHI"






Begira, begira non ibili garen oporretan!!! Bidaiatzeko modu asko daude!





























Astesantuko oporretan izan dira Maddi, Amets eta Elaiaren urtemugak. Hiru egun jarraian elkartu gara bideokonferentzia bidez lagunak zoriontzeko. 



Nola ikusten gaituen Ibonek:





Haziak erein ditugu eta ....






ZORIONAK, UNAI!

Beti gogoratuko duen urtebetetze eguna du Unaik gaur (martxoak 30).  Gelakoak ere gogoratu gara beretaz eta, ahal izan dugunok, horrela elkartu gara berari urte berri polita  opatzeko. Hori bai, tonua galduta ibili gara, inoiz baino galduago gainera!





Unaik Unairi egindako marrazkia


Gelako proiektua, talde lanean landua eta bukatzear genuena aparkatuta utzi eta mikroproiektuekin gabiltza orain. Asmakizunekin ari gara orain. Hona hemen gure asmakizunak:


Beñat eta Ibon prest daude baimena eman bezain laister kalera ateratzeko!






Aixarena
Ametsena
 Argirena




Elaiarenak



June M-rena



Adurrena


Argirena


Aitzolena
 Aixarena
 Ametsena



 Jokin M-rena




Akrostikoak:




June M-rena

Sarahrena:



Anarena:


Jokinena:

Argirena: 



Anderrena:

Unai A-rena:

 Jokin M-rena:

 Liarena:

Ibonena:


Urkirena:



Ainararena:

 Beñatena:


Elaiarena:

Ametsena:


Aitzolena:



Ekainena:


June Z-rena

Etxeko konfinamendutik mezuak gelako lagunentzat:







Koronabirusa. Hamabost egun, gutxienez, etxean.
Goazen gogoratzera ikasturte honetan egin ditugun zenbait jarduera.

Ikasturte honetako urtemugak:



Artista sena erakusten 

Euskararen egunean, auzoan kantari ibili eta gero ateratako argazkia:

Senideak ere izan dira gelan eta asko ikasi dugu haingandik.



1.- Sorkunde Sarobe, Aitzolen amatxi,  ipuin kontalari izan genuen.





2.- Leirek, Elaiaren amak, kutsadurari buruzko saio interesgarria prestatu eta eman zigun. 









3.- Saioa eta Amaia, Ibonen eta Liaren amak, Berdinatasuna-Desberdintasunari buruzko saio interesgarria prestatu eta eman  ziguten.








"Planeta salbatzeko laguntza behar dugu!"  Imanolek prestatutako jolasa:


https://view.genial.ly/5d8cf21ff54edc0f3690eec5/game-breakout-kutxadura-proba



"A vueltas con la basura" eta "Aprendiendo a reciclar" antzezlanak:









Inauteriak: Erdi Aroko azoka


Amaiarekin!!!





Gaztelera arloan prestatu genituen lehen  antzerkiak ikus ditzakezua:

"Sana competición" eta "El enfermo mentiroso"







Ikasturte amaieran gaua pasatzera nora joango garen erabaki genuen hainbat aukera aztertu ondoren. Arantzako aterpetxea izan zen aukeratua.





Hiru proiektutan gabiltza, zein baino zein interesgarriagoak: MUNDUA, MINERALAK eta SUKALDARITZA. Talde bakoitza egiten ari den lanaren zatitxo batzuk erakutsiko dizkizuegu. Gaur SUKALDARITZA taldearena
Hiru proiektutan gabiltza, zein baino zein interesgarriagoak: MUNDUA, MINERALAK eta SUKALDARITZA. Talde bakoitza egiten ari den lanaren zatitxo batzuk erakutsiko dizkizuegu. Gaur SUKALDARITZA taldearena
Hiru proiektutan gabiltza, zein baino zein interesgarriagoak: MUNDUA, MINERALAK eta SUKALDARITZA. Goiz bueltan izan ginen Añorga inguruak ezagutezn 4. mailakoekin batera.




Hasi dugu ikasturte berria: ilusioz, gogoz, asmo berriz, ...
2019-2020 IKASTURTEA

No hay comentarios: