LH 2015-16

NAGUSIA

15. 2016-06-30 OPORRAK!!!

Kurtsoa bukatu dugu. Orain gozatu hondartzaz, mendiaz, bidaiez...eta irailean berriro indar beteta etorri.

Blog honek beste arduradun bat izango du. Ea blogak indartsu jarraitzen duen ikastolako bizitza islatzen, bertan egiten diren ekintzek merezi dutelako.



14. 2016-05-27/28  50. URTEURRENEKO FESTA HANDIA

Hilabete luzez itxaron eta gero iritsi zen 50.urteurreneko festa. Atzean geratzen ziren jende askoren ordu eta ahalegin asko dena prestatzeko. Orain gozatzeko unea zen eta bai egin ere!

Ostiralean, klaseak bukatu zirenean, Haritz Illarramendiren taldeak txokolate beroa prestatu zigun. Hori eta gero, Ane Pirataren txanda iritsi zen. Anek ederki kutsatu zuen bere alaitasuna eta harekin talde guztiak, txikiak eta koxkorrak, dantzatu egin zuten. Hemen dago bideoa.




Piratek bukatu zutenean, kafe-antzokiaren ordua zen. Eskolarekin lotura duten artistek saio ederra utzi ziguten. Asgarth taldeak 50.urteurreneko kanta zuzenean jo zigun.  Beñat eta Unai Gaztelumendi eta Ane Labakak bertso bikainekin sarrera egin zuten.  Naiara Egaña, Saioa Rodríguez eta Thalita Veigak maisutasunez jo zuten pianoa. Eduardok eta Elene Solozabalek Aladdin ekarri zuten Añorgara. Adrianek publikoa poltsikoan sartu zuen bere runbekin. 6.mailakoek Aleluia jo zuten txirularekin eta, horretaz gain, sekulako txalo sorta jaso zuten filme musilaken playbackekin. Iker Dorronsoro eta Amaia Arzak dantzan jarri gintuzten haien trikitixa eta esku-soinuekin.
Sariak ere banatu ziren: hondartzako futbol txapelketako neska txapeldunei, Orixe Txikiko garaileei eta eskolari buruzko galdetegiaren asmatzaileei. Bukatzeko, Añorgako Antzerki taldeak (Maitane, Maialen, Leire eta bi Maddik) eskola zoro-zoro bat  antzeztu zuten.
Ezin dugu ahaztu Aizpea eta Josune aurkezle bikainak eta Eneko Sierraren lana arlo teknikoan, Beñat Ijurko eta Alkorta ahizpen lana antolakuntzan, ezta tortila edo bizkotxo egiten edota txoznan lanean ibili ziren gurasoak.

Larunbatean goiz-goiz Amassorraingo Joko Olinpikoak ospatu genituen Añorgako futbol zelaian. Duela 5, 10 edo 25 urte eskolatik pasatutako ikasle ohientzat haurtzaroko momentu ahaztezinak berbizitzeko aukera zen eta ederki pasa zuten Bakarne eta Marianek antolatutako jokoekin: lokotxak, erreleboak, zakuak, sokatira edo globo zapalketa.
Zahartrosia ahaztuta bikain defendatu zuten gure parte-hartzaileek beren kolorearen koloreak, giro oso onean. Publikoak ere ederki pasa zuen.

Ondoren bazkari popularraren tenorea iritsi zen. 700 pertsona baino gehiago bildu ginen giro ezinhobean eguna behar bezala ospatzera: ikasle, ikasle ohi, irakasle, irakasle ohi, familiako... Bitartean Maitena Illarramendik txikien gozamena ekarri zuen "Gatz, Titiritorto basatia" txotxongilo ikuskizunarekin.



Bazkaldu eta gero, omenaldia heldu zen. Irene eta Juani Barraganek sarrera eman zuten. Olatz Arrizabalaga eta Jokin Otamendi aurkezle zirela, duela 50 urte eskola sortu zuten familiek añorgatarren beroa jaso zuten. Beñat Gaztelumendik bertsoa kantatu zuen eta Oreka TXk txalapartaren doinuak ekarri zizkiguten. Horren ostean, kintaldi bakoitzeko ordezkariak harmailetara igo ziren argazki historikoa ateratzeko.




Arratsaldeak aurrera egin zuen giro onean. Txikiek Kongito, Mermelada, Bibotudo eta Pailazo buruhandien kolpeekin asko gozatu zuten, eta handiek Eonian elektrotxarangarekin eskeletoa mugitzen.

Egun osoan museoan ikastolaren ibilbideari buruzko erakusketa ikusgai egon zen, argazki zaharrak eta berriak, objektu historikoak eta tentu handiz egindako dokumentala. Marian, Bakarne, Garbiñe, Manoli, Mertxe, Lourdes, Arantxa eta beste askoren lan handia dago honen atzean

Festa gauara arte luzatu zen zinemako kontzertuekin: Asgarth, Kiwiak eta Phisis vs Nomos esker oneko publiko baten txaloak jaso zituzten.

Bi egun zoragarriak. Bizi ditugunok denbora luzez gogoratuko ditugu. Egindako esfortzuak merezi izan du.

Beste 50 urte eta gero, gehiago!


13. 2016-05-24 HEMEN DAGO, IRITSI DA. BIDEOKLIPA!!!

Azkenea iritsi zaigu 50. urteurreneko kantaren bideoklipa. Asgarth taldeak musika jarri zion eta guk, ikasle, irakasle, langile, ikasle ohi eta familiako, irudia jarri diogu.

Eskerrak bideoklipean parte hartu duzuen guztioi, benetan dantzan dena eman zenutelako (bideoan antzematen da). Eskerrak Asier Aizpuruari eta bere lagunei (grabazioa eta muntaiaren arduradunak) sartutako mila orduengatik. Eta eskerrik asko bideokliparen koordinatzaileari, juxtu lerro hauek idazten ari dena...





12. 2016-05-21 NESKAK HONDARTZAKO TXAPELDUNAK!!!

Larunbatean hondartzako finala jokatu genuen Axularren aurka. Partido oso gogorra eta lehiatua izan zen. Haiek oso indartsuak baitziren eta guk LH5eko asko genituen.

Partidoari ondo ekin genion eta Norak, korner olimpiko batekin (Axularreko atezaineren laguntzarekin), lehenengo gola sartu zuen. Segituan Olaiak 2-0 lortu zuen eta abantaila hartu genuen. Bazirudi erraza izan behar zuela...

Baina Axularrek bi jokalari bikainak atera zituen bigarren zatian eta partidoa berdindu ziguten. Gu oso nekatuta ginen, bero handia egiten zuelako. Gainera Noraren kontrakturak berriro bisita egin zion, Amanek bizkarreko arazoak zituen eta talde erdiak mingaina kanpoan zuela zegoen (Inge eta Amaia izan ezik lol). Baina...

Bat-batean, Norak erdiratu eta Udanek kriston gola sartu zuen. Ez zekien zer egin ospatzeko, baina denak oso pozik geunden. 3-2 eta partidoa bukatu zen. TXAPELDUNAK!!!!!  

Gauzak esfortzuarekin lortzen direnean poza bikoitza da.

Ondoren uretara sartu ginen eta Iñigo Martinez eta Agirretxek kopa eman ziguten. Norari atezain onenaren saria eman zioten. 

Hau da talde irabazlea: Anabi, Olaia, Malen, Udane, Izaro, Elene, Sarai, Inge P., Amaia, Nora, Amane, Inge Etx., Nahia. 







 Egileak: Amaia Urdangarin eta Inge Etxarri.


11. 2016-04-20   GIZA ESKUBIDEEN ZINEMA

 
 Gaur goizean, lh6, lh5, lh4 eta lh3-ko ikasleak Antzoki zarrera joan gara giza eskubideen zikloko pelikula bat ikustera: Bram Barrabas.

Bram ume oso azkarra eta geldiezina da. Jendea desesperatzen du. Pelikularen irakaspena da guztiok ezberdinak garela eta garen bezala onartu behar dugula.

Niri pilo bat gustatu zait pelikula, bereziki bukaera (baina ez dizuet bukaera kontatuko zeren gero nirekin haserretuko zarete)

Pelikula baino lehen, Telmo Irureta, aulki gurpildunean dagoen mutil zinemagileak eman digu ongi etorria. Oso jatorra zen.

 
 










EGILEA: Sarai Delgado


10. 2016-02-25 IRITSI DA, HEMEN DAGO: KOREOGRAFIA!!!

Aurten Amassorrain ikastolak 50 urte betetzen ditu eta ekintza mordoa prestatzen ari gara. Horietariko bat kantu ofiziala da, "Izana lore, geroa kimu, 50 urte horren testigu" leloan inspiratuta. Musika eta letra Asgarth taldearenak dira eta koreografia LH5ko neskek asmatu dute.

Ikasleak, ikasi kanta eta dantza zeren laister egongo dira sorpresa handiak!







9. 2016-02-22 GIPUZKOAKO ESKOLA-ESKOLA ARTEKO BERTSO TXAPELKETA

 Amassorrain eskolan bertsozaletasuna beti egon da agerian eta horretan jarraitzen dugu. Alaia Martinek LH5an ematen dituen klaseak, edo eguerdiko saioak honen islada. Iñakiren bultzada ezin dugu ahaztu.

Gure eskolako ordezkari batzuk Gipuzkoako Eskola-Arteko bertso txapelketan parte hartu zuen lehengo ostiralean, Hernaniko Biteri antzokian.

Ikus ezazue Goretti Manterola, Nahikari Estévez, Urko Aramendi, Beñat Lizartza, Joseba Latorre, Xuban Olaizola, Udane Azkarate, Inge Peinador eta Malen Lopetegik abestutako agurra.




8. 2016-01-19 ALAIA MARTIN-I OMENALDIA

Alaia Martin bertsolari oiartzuarra bigarren sailkatu zen azken Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, Beñat Gaztelumendi añorgatarrarekin azken buruz-burukora iritsiz. Era berean, Amassorrainen Bertsolaritza irakasten du LH5 mailan.

Gaur lehen klase eguna zuen eta ehuztea eman nahi izan diogu. Hona hemen prestatu diogun bertsoa. Alaia ere ez da isilik geratu eta erantzun bikaina eman du.

Hemen bideoa.





7. 2015-12-14 EUSKARAREN EGUNA


Abenduaren 3ak Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da mundu osoan. Ikastolan ere ospatu genuen behar bezala.

Euskal Herrian zazpi herrialde daudela denok dakigu.  Eskolako talde bakoitzak herrialde bat hartu zuen eta bere armarria eta bertako abesti bat prestatu zuen. Gero auzotik abestera atera ginen.

Honako kantak abestu genituen:
     - Gipuzkoa: "San Simon eta San Juda"
     - Nafarroa: "Haurrak ikas ezazue"
     - Bizkaia: "Txantxibiri"
     -  Lapurdi: "Gora ta gora"
     - Araba: "Araban bagare"
     - Behe Nafarroa: "Garaziko herria"
     - Zuberoa: "Agur Zuberoa"

Lehen mailako musikariek lagundu gintuzten: Oihan, Xare, Iraitz, Iñaki eta Elene trikitilariak; Inge, Malen eta Nora pandero-joleak eta Xare (bai, lehengo berdina) eta Anabi gitarrarekin Adrian eta Eduardoren laguntzaz.

Oso ondo abestu omen genuen zerua ateri mantendu zelako.

Behean Joseba Latorrek argazkiekin egindako aurkezpena







6. 2015-11-12  BISITA GUREAKERA

 Gaur 6.mailako ikasleak Gureakera joan gara. 25. autobusa hartu dugu bederatzitan eta Loreara iritsi gara. Ondoren oinez igo gara Beriora.

Gureak adimen urritasuna duten pertsonen empresa da. Ibon begiraleak zer den Gureak azaldu digu eta gero fabrika ikustera joan gara. Horren ostean  hamaiketakoa hartu dugu.

Gero lehiaketa bat antolatu digute: Xare eta Iñaki adimen urritasuna duten pertsona batekin atera dira lehiatzera. Aurkezlea mundiala zen! Eta barre asko egin dugu.



IRAKASPENA: Ikasi dugu beraiek gu bezala direla.

Bukatzeko, hemen uzten dizuegu bideo bat gu bezala direla azaltzeko. Animatu zaitezte bideoa ikustera!


 

 EGILEA: PERU BLANCO



5. 2015-11-3   GAZTAIN ERRE EGUNA 

Lehengo ostiralean Gaztain Erre Eguna ospatu genuen. Hilabete bat egon ginen egunero dantza entsaiatzen eta azkenean lortu genuen (denok ez, Amane, Goretti eta Xubanek ez, jejeje). Txikiak guk baino hobeto ikasi zuten...

Oso ondo pasa genuen dantzatzen eta gero gaztainak eman zizkiguten. Nahikarik dio oso gutxi banatu zizkigutela: bakoitzari bost. Gaizki. Kurtso errepikatuko dut hurrengo urtean 6 jasotzeko...

Ondoren, umeekin jolastera joan ginen eta "LIKE jokora" jolastu ginen.

Beheko bideoan argazkiak ikusgai.


EGILEAK: Nora eta Nahikari.


4. 2015-10-23 MAITE LARREAREN OMENEZKO EKITALDIA

Blog honek Amassorrain ikastolako kideen momentu gozo, abesti, antzerki, proiektu, txantxa eta irrifarreen gordeilu izan nahi du. Baina gaur blog hau, Amassorrain ikastola osatzen dugun pertsona guztiak bezala, triste eta bihotz minez dago.

Asteazkenean Maite Larrea utzi gintuen gaixotasunaren aurka gogor borrokatu eta gero. Urte luzez ikastolako irakaslea izandakoa, ezagutu zintuztenek beti gogoratuko dute bere irrifarrea, bere kemena eta oparitzen zuen giro ona. Horrenbeste jendek maite bazuen Maite zerbaitengatik  izango zen.

Ostiralean egin genion omenaldi xumea Maiteri. Ikasleak, irakasleak, ikasle ohi asko eta Maiteren familia bildu ginen. Beheko bideoan ikusgai dago.

HEGAN EGIN ALTU, MAITE!!!






3. 2015-09-24  ZINEMALDIA

Kaixo Goretti eta Nahikari gara eta gure azken Zinemaldiko esperientzia kontatuko dizuegu.
Goizeko 9:30etan autobusa hartu genuen eta Anoetako belodromora abiatu ginen. Iritsi ginenean, Amassorrain esaten zutenean, "UUUUEEEEEE" ohikatzen genuen eta beste ikastolekoei "BBBBUUUUUU" esaten genien. (Eduardok dio: "Maltzurrak")

Pelikula "Asterix eta Jainkoen Egoitza" zen. Erromatarrek nahi zuten Galiarren herrixkaren ondoan Marina D'or antzeko bat eraikitzea.Galiarrek erromatarrak bezala bizitzen hasi ziren, indar guztia galduta eta edabe magikorik gabe. Baina bukaeran Asterix eta Obelixek konpondu zuten arazoa.

 Guri ez zitzaigun pelikula gustatu, zeren oso umeena zen. Umeei, ostera, asko gustatu zitzaien.

EGILEAK:NAHIKARI ETA GORETTI.


















2.  2015-09-22. JEXUXMARIREN BISITA

Kaixo! Jexuxmari naiz, tximeleta erraldoi bat. Gaur goizena Amassorrain ikastolako haurrei bisita egin diet. Eskola joatea ilusioa egiten zitzaidan, batez ere Matematikak eta Gorputz Hezkuntza. Ingelesa ez.

Haurrak oso pozik jarri dira ni ikustean, berehala hasi dira algarak eta garrasiak. Bapatean, Julenek lurrera bota nau eta lurrera erori naiz. Gero irakasle betaurrekodun maltzur batek dutxa bat behar nuela erabaki du eta komunetik bota nau.  Hori al da animali bizidun bat tratatzeko modua?  Xare, Nahia eta Amanek ederrak esan dizkiote irakasleari

Eskerrak Izaskun andereñoak salbatu nauela eta, zorabio piska batekin, hegan joan naiz etxera.

Ondo pasa dut, agian berriro azalduko naiz hemendik.

EGILEA: JEXUXMARI TXIMELETA



   1. KURTSO HASIERA

Kaixo lagunok!!! Ze ondo! Udaran horrenbeste aspertu ondoren kurtso berria hasteko unea iritsi da. Albo batera hondartza, bidaiak, jolasak, egunero 11tan altxatzeko ohitura...eta berriro datoz matematikak, zigorrak eta maisuen errietak. PRIMERAN!!!!! Ezetz, seguru ikasturte berri honetan primeran pasatuko dugula: gauza berri asko ikasi, betiko lagunekin elkartu eta maisu-maistrei kasu egin. Gainera aurten Amassorrain ikastolak bere 50. urtemuga betetzen du. Ezustez beteriko urtea dator, neska-mutilak. Eta blog honetan jarriko ditugun guk burutuko ditugun jarduera asko. Iaz 99 sarrera izan zituen LHko blogak. Iritsiko gara aurten 100ra? Eta 1000ra? (Eduardo, ez flipatu...)




LH1

13. 2016-06-02 INFORMATIKAKO DESKRIBAPENAK. BURUHANDIAK

LH1Bkook aurten informatikan gauza asko egin ditugu. Urtarrilatik aurrera Word programa lantzen hasi ginen. Ordenagailuko teklak ere ezagutzen hasi ginen. Adibidez:

          - Intro eta Space teklak.
          - Maiuskulak nola jarri.
          - Letra tamaina aldatu.
          - Letra kolorea aldatu.
          - Nola azpimarratu eta letra beltza jarri

 Hau guztia praktikan jartzeko, www.sp-studio.de weborrian buruhaundi bat sortu genuen. Eta, astero astero, iletik hasita goitik-behera denok batera, deskribatu egin dugu. Hemen behean daude gure lanak. Eta laister horien aurkezpena grabatuko dugu.
  




12. 2016-04-27 JOKO OLINPIKOAK

Gaur arratsaldean Bakarnek eta Anderrek prestatutako Joko Olinpikoetan hartu dugu parte. Erreleboak, lokotzak, zaku lasterketak, sokatira... oso ondo pasa dugu. Bukatzeko, bakoitzak eraman du bere domina.

Denok pozik ginen: garrantzitsuena ederki pasatzea baitzen.



 



11. 2016-04-25 LIBURUAREN EGUNA OSPATZEN

Liburuaren Eguna ospatzeko LH3ko ikasleak etorri dira eta ipuin bat irakurri digute.



 

10. 2016-03-17 DRESSING

Ingelesean "Rat's treasure" ipuinarekin gaude. Negu gorria da eta Lotusek parkera joan nahi du, baina Hocusek hotz handia dagoela esaten dio eta neguko arropa jantzi behar du.

Gu ere jantzi egin gara, baina arropa bereziekin: coat, mask, dress, skirt, hat... Oso ondo pasa genuen, benetan gaude barregarri...




 ARGAZKIEN AURKEZPENA: AITANA LEJARCEGUI ETA ESTHER FRÍAS


9. 2016-02-19 LEHEN GIZAKIAREN ANTZERKIA

Txanelan lehen gizakia lantzen egon gara. Aurre Historiako gauza asko ikasi ditugu: dinosaurioak, aintzinean nola bizi ziren, zer jaten zuten, nola ehizatzen zuten...kobazulo bikaina eta guzti egin genuen.

Gaiari bukaera ederra emateko antzerki hau prestatu zuten Bakarneren gelakoek. Ikusi eta gozatu.

* Anderren gelakoen argazkiak ere behean ikusgai.







8. 2016-02-12 GOING UP

 Ingelesean "The Giant" ("Erraldoia") istorioa lantzen ari gara. Beti bezala, kanta batzuk ikasten ditugu. "Going up" ("Igotzen") kantu honetan koreografia txiki bat asmatu dute gelako neskek eta ondorengo bideoan erakutsiko dizuegu




7. 2016-01-29  SASTARRAIN-EKAIN

 Ander eta Bakarnerekin aurrehistoria eta lehen gizakia lantzen egon gara. Oso gai interesgarria, kobazuloa eta guzti egin dugu klasean. Baina gurea gezurrezkoa da. Nahi genuen benetako kobazulo batera joatea.

Eskolak gure nahia bete zuen: Ekaingo haitzulora eraman gintuzten, baita Sastarrain baserri-eskola ere.

Sastarrainen tailerrak egin genituen: labar margoarena (lehen gizakiak bezala oreinak, zaldiak eta bisonteak margotu) eta sua egin. Baita kobazulo txiki batean sartu ginen.

Bazkalostean Ekain Berriko kobara sartu ginen eta hantxe ikusi genuen duela 11000 urteko margoak. Oso polita izan zen.

Hemen behean Eduardok egindako argazkien aurkezpenean. 






6. 2016-01-19 "THE GIANT" IRAKURTZEN

Ingelesean aurrera goaz eta "The Giant" ("Erraldoia") ipuina lantzen ari gara. Geroz eta hobeto irakurtzeko gai gara, baina batzuk oraindik laguntza behar dugu. Horregatik LH3. mailara joan gara eta haien laguntzaz elkarrekin irakurri dugu.

Hemen argazkiak ikusgai, Nerea Illarramendi eta Xare Pujolek egindako  aurkezpenean. 




5. 2015-12-11  DENBORA MAKINA

 Bakarne eta Anderrekin gaude aspaldiko garaiak ikasten. Ondo ezagutzeko, bertara bidaiatu behar dugu. Nola?  Denboraren makina batekin. Eta hori egin dugu.

Hasieran, tamaina guztietako kartoiak ekarri genituen. Pintzelak, margoak eta zikintzeko kamisetak eta mantalak ekarri genituen. Kartoiak josi genituen eta gero pintatu.

Gero, apaingarri batzuk jarri genituen: erlojua, lehiatila bat gure buruak sartzeko, teklatua makina maneiatzeko eta pegatina batzuk botoiekin makina martxan jartzeko.Pasilora atera genuen jendeari erakusteko.

Denbora makina erabiltzen hasi gara:
     - Dinosauroren garaia joan gara: dinosaurioak ezagutu ditugu eta batzuk klasera ekarri ditugu.
     - Ikastolaren sorreraren garaiara joan ginen: Danel Larrearen birraitona-amonak etorri ziren bisitan beren garaiak nolakoak ziren azaltzeko.





EGILEAK: MAIER eta AINARA



 4. 2015-11-20   TOLOSA TXOTXONGILOAK IKUSTERA

 LH1 eta 2ko ikasleak Tolosara joan ginen Txotxongiloak ikustera.

Autobusez joan ginen eta ez zen inor zorabiatu (Leya pixka bat itzuleran). Antzokira iritsi eta kontzertu bat ikusi genuen: mendietan bizi ziren neska-mutil arraro batzuk ziren, animalia eta zizareen artean bizi zirenak. Ingelesez hitz egiten zuten (baina nola Eduardo horren maisu ona den... Ixo, Eduardo! -dio Uxuek).

Gero hamaiketakoa hartu genuen eta eskulan batzuk egin genituen: gure txotxongiloak. Uxuerena urrezkoa, berdea eta gorria zen eta aletxoak zituen. Begiak urdinak zituen. Helenerena erdi borobila zen eta kolorea asko zituen, begi beltzekin. Primeran pasa genuen.

Bazkaldu eta gero, txotxongiloz beteta zegoen gela batera joan ginen. Marionaren etxea zen. Mariona txotxongiloa eta bere lagunak ikusi genituen. Bukatzeko, ikusi genuen gela bat kristalezko lurraren (bazirudien erori behar genuela!). Liburuak zeuden kristala eusten.

Ondoren eskolara itzuli ginen.

Beheko bideoan argazkiak ikus ditzakezue.

EGILEAK: UXUE eta HELENE
ARGAZKIEN AURKEZPENA: IRAITZ LAMANA eta BEÑAT LIZARTZA









3. 2015-10-16 THE BIRDIE SONG

Eta LH1Akoek "bideoklipa" grabatu bazuten, LH1Bkoak ez gara gutxiago izango. Hor dago "The birdie song". Espero dugu gustatzea!







2. 2015-10-09  I'M A DINOCROC

Ingelesean ikasten ditugun kantak batzuetan bideo kamararekin grabatuko ditugu. Hemen dago "I'm a dinocroc", LH1Akoek abestuta.






1. 2015-10-08  LH6koekin INGELESEZ IRAKURTZEN

Gu irakurtzen ikasten ari gara eta oraindik ez dakigu ingelesez irakurtzen. Beraz Eduardo LH6ra eraman gintuen. Bakoitza handi batekin jarri zen eta "Are you my mummy?" ipuina irakurri ziguten.



LH2

10. ZERAIN

Lehengo astean LH2ko ikasleak Zerainera joan ginen. Iritsi ginenean, hamaiketakoa hartu genuen eta elizara joan ginen. Oheak aukeratu eta motxilak utzi  genituen. Ondoren bazkaldu genuen.

Arratsaldean, erleei buruzko dokumentala ikusi genuen eta museora joan ginen. Han "Tiritatxo" ezagutu genuen. Tiritatxo da Pupu eta Loreren zaintzailea, eztiarekin zauriak sendatzen dituena. Ogia egin genuen ere. Hori eta gero, argizariakin kandelak egin genituen. Jolas libre pixka bat egin eta gero, afaldu genuen.

Afal ostean, dutxatu, gure pijama politenak jantzi eta diskoteka egin genuen. Xabat, Altuna eta Asierrek logalea zeukaten eta ez zuten ezer dantzatu, alfer horiek! Dantzaririk onena, Kontxi izan zen.

Ostegunean, gosaldu eta gero, Zarautzeko ikastolako LH5koak etorri ziren eta gu zirikatzen egon ziren, legoko puxketak kentzen. Maltzurrak!
Baserrira abiatu ginen eta gazta egin genuen (Oskitzek dio bere gozo zegoela. Asierrena, aldiz, naskagarria...). Autobusera joan baino lehen, Mari Kalanbre ikusi genuen, kalanbre ematen duen emakumea.

Autobusean sartu eta zuzenean Amassorrain gure ikastola maitira itzuli ginen.

 

EGILEAK: OSKITZ eta ASIER


9. LIBURUAREN EGUNA OSPATZEN

Liburuaren eguna ospatzeko LH4ko ikasleek ipuin bat irakurtzen lagundu digute

 



8. 2016-03-19 YOU CAN'T HAVE A FROG

 Nori bururatzen zaio igel bat maskota gisa etxera eramatea?  Lotusi. Hocus enteratzen da eta etxetik botatzeko dio. Nork zainduko du? Nork elikatuko du? Nork garbituko du kutxa?

Azkenean Lotusek irabazten du eta Croakyrekin geratzen da. Ikusi, ikusi nola abesten duten gure txikiek






7. 2016-03-16   TXOTXAK

Txotxak ez dute balio bakarrik hortzen artean geratzen zaigun janari puxketa molestagarriak kentzeko. Artea sortzeko ere. Ikusi egin ditugun eraikuntzak





ARGAZKI AURKEZPENA: UXUE VILLARNOVO


6. 2016-03-11   GAILETAK EGITEN

Nori ez zaizkio gailetak gustatzen?  Guri bai.  Triki Gailetako Munstroa da gure eredua. Horregatik Maiterekin gailetak egiten egon ginen jangela txikian. Ikusi emaitza behean




ARGAZKIEN AURKEZPENA: AMANE ETXEBERRIA



5. 2016-02-19  PLANETARIUM

 Lehengo egunean Kutxaespazioko planetariuma bisitatu genuen. Maite eta Edurnerekin, oinez abiatu ginen baina, oso indartsuak garenez, ez ginen nekatu.

Miramonera iritsi ginenean, argazkia atera genuen eta gero sartu ginen espazioari buruzko pelikula bat ikustera.

Ondoren, hamaiketakoa jan genuen eta parkean jolastu ginen.

Bukatzeko, ikastolara bueltatu ginen oinez ere.

Hemen azpian ateratako argazkiak dituzue.

  


EGILEAK: IZAR eta OLATZ



4. 2015-11-20  TOLOSAN TXOTXONGILOAK IKUSTEN




3. 2015-11-13     RAT'S ADVENTURE

Ingeleseko bigarren ipuina "Rat's adventure" ("Arratoiaren abentura") da. Gure txikitxoek ederki ikasi dute eta grabatzea erabaki dugu. Istorioa oihanean gertatzen da. Guk, ohianik ez daukagunez, txikien parkera joan gara. Imajinatu bertako kolunpioak zuhaitzak direla.

Bazkalorduan grabatu genuenez, ez dira ikasle guztiak azaltzen (Izarrek bi pertsonai antzeztu behar izan du).

Zer gertatuko zaio Jon/Rat-i ohianean, animalia arriskutsuez inguratuta?







2.  2015-10-27    RAT-en BISITA

Ingeleseko lehenengo ipuina "Rat comes back" da. Rat oporretatik bueltatzen da eta horren inguruan doa dena.

Eduardok esan zigun Rat Amassorrainera etorriko zela. Nola posible!!!  Askok gezurra zela pentsatzen genuen. Nolatan?  Panpintxo bat izango zen? Norbait mozorrotuta?

Iritsi zen eguna eta Eduardo Rat-en bila joan zen. Eta  bapatean... SURPRISE!!!  ETORRI ZEN!!!

Beno, Odei zen maskara batekin... Berari bota genizkion prestatutako galderak ingelesez eta Rat-Odeik ederki erantzun. "Do you have a present for us?" galdetzean, Rat-Odeik sugusak eman zizkigun. Etor dadila egunero, jajajaj!

Hemen azpian argazkia.




 EGILEA: ODEI ARTETXE



1. 2015-10-09       RABBIT THE POSTMAN

Ingelesean ikasten ditugun kantak batzuetan kamararekin grabatu eta hemen zintzilikatuko ditugu. Lehenengoa "Rabbit the Postman" ("Untxi Postaria") da. Ea gustatzen zaizue...





LH3


20. 2016-06-01    ANIMALS OF THE FOREST

Ingelesean gure ikasleek basoko animalia batzuei buruz kartulinak egin dituzte: deer (oreina), woodpecker (okila), trout (amuarraina), rabbit (untxia), wild boar (basurdea) and bat (saguzarra).

Behean aurkezpenaren bideoa


 

19. 2016-05-09 BIKOTEKA IRAKURTZEN

Bikoteka irakurtzen programan buru belarri ari gara. LH1ko txikien tutoreak izan ginen eta testu bat irakurtzen lagundu genien. Laguntzen dugunean ondo sentitzen gara. Behean argazkiak:




18. 2016-05-05 DRAWING DIFFERENT ENDINGS

Ingelesean "A real dragon's egg" proiektua bukatzen ari gara. Bertan Aitonak kutxa irekitzen du eta herensugea zeruetara ihes egiten du, Sarahri ikusteko aukera utzi gabe.

Gure txikiek amaiera ezberdina asmatu, marraztu eta idatzi dute. Eta kamara sartu genuen, beti bezala...



 



17. 2016-04-25 LIBURUAREN EGUNA OSPATZEN

Liburuaren Eguna ospatzeko LH1ko ikasleekin bildu gara eta ipuin bat irakurtzen lagundu diegu.



 


16. 2016-04-21 SOUTH PARK DESCRIPTIONS

Ingelesean www.sp-studio.de weborriarekin gure South Parkeko pertsonaiak deskribatzen egon gara. Bakoitzak bere pertsonaia diseinatu du eta gero ingelesez deskribatu.

Arraroa, mutilek armaz beteta margotu dituzte eta neskek, happy flower... ez du hutsik egiten, beti hola da...

Ikusi hemen azpian gure sorkuntzak.

LH3A

LH3B








15. 2016-04-08  JOANES MARIEZKURRENA "HEAL THE WORLD" ABESTEN

Kurtso hasieran Julenek bere aitonak konposatutako bertso bat grabatu zuen. Joanesek ez zuen gutxiago izan nahi eta Michael Jacksonen "Heal the world" abestiaren kanta ikasi zuen. Hemendik "Got talent" programara.

Nora Unanuek grabatu zuen eta Eduardo laguntzen du gitarrakin




14. 2016-03-17 SAN TELMO / TXAKUR URDINA

Gaur San Telmora joan gara Txakur Urdin izeneko tailer bat egitera. Autobusez joan gara.

Behin iritsita (eta arauak gogoratu eta gero zeren oso neska-mutil zintzoak gara) ikusi dugu arte garaikideko erakuste bat, Amable Ariasena. Anderri gustatu zaio, Naiarari ere. Nahiz eta ez genuen ondo ulertzen.

 Gero Txakur Urdina tailerrera joan gara eta orri batean pintzelekin nahi genuena pintatu dugu, txandaka, guztion artean artelanak egiten.

Oso ondo pasa dugu


  


EGILEAK:  NAIARA ETA ANDER



13. 2016-03-17 KUTXAESPAZIOAN

Asteazkenean kutxaespaziora joan ginen autobusez. Oinez igo behar genuen baina euria egin zuen (eskerrak ez ginela oinez igo - dio Olaiak...)

Lehenengo garuna eta gorputza barrutik nolakoak diren azaldu ziguten.  Ondoren animaliak ikusi genituen: arrainak eta narrastiak. Bukatzeko ispilu magikoekin jolastu ginen: ematen zuen alde batera zela bidea baina hor kristala zegoen. Zelako kolpeak!

Ondoren eskolara itzuli ginen. Oso ondo pasa genuen




EGILEAK: AIMAR ESTEVEZ ETA OLAIA CUESTA


12. 2016-02-12  DESCRIBING OUR GENIES

Ingelesean "My friend, the desk genie" lantzen ari gara. Ipuin horretan Alex gure protagonistari genio bat azaltzen zaio bere eskolako mahaiatik, eskolan laguntzen diona.

Guk ere gure genioak marraztu ditugu eta, ondoren, deskribapena idatzi dugu. Ikusi nola geratu den




11. 2016-02-02  EGIPTO

Txanelan Egiptoko gaia landu dugu. Gauza asko ikasi ditugu baita Egiptoko maketa eraiki ere. Hurrengo bideoan Egiptori buruz ikasi ditugun gauzak azaltzen dugu: Niloa, gizartea, hezkuntza, idazkera, jainkoak...







10. 2016-02-01 KONTZERTU PEDAGOGIKOA

Ostiralean Musika Eskolara joan ginen kontzertu pedagogikora. Autobusez joan ginen eta iritsi ginenean itxaron behar izan genuen musikariak prestatu arte.


Antxon profesore zoroak gidatzen zuen dena. Musikaren ezaugarriak (erritmoa, tinbrea, iraupena eta indarra) ezagutzeko abesti bat kantatu genuen (baina ez genuen ondo egin)


Irati igo zen zuzendari lanak egiteko, beste eskolako ume batekin batera.


Kanta polit batzuk jo zuten: Phineas eta Ferb-ena izan zen gehien gustatu zitzaidana.


Hemen behean argazkien aurkezpena ikusgai.




EGILEA: ERIK SANZ
AURKEZPENA: MADDI CARCEDO


9. 2016-01-19 "THE GIANT" IRAKURTZEN

Gaur LH1ko txikiak etorri dira gelara. Oraindik irakurtzen trebatzen ari dira eta laguntza pixka bat behar dute. Beraz elkarrekin irakurri dugu "The Giant" ipuina. Oraindik gogoratzen genuen...

Going up, up, up this enormous tree...  Behean Nerea Illarramendi eta Xare Pujolek egindako argazkien aurkezpena. 







8. 2015-12-18  THE WOLF AND THE LITTLE KIDS

Azkenean hemen dago bideoa. Denbora luzez prestatu eta gero ingeleseko "The Wolf and the Little kids" antzerkia plazaratu genuen.

Istorioari aldaketatxo txiki batzuk egin genizkion, haurrek proposatutako pertsonaiak nolahala sartuz: Elsa, belén Esteban, Asterix, Alex Sardui dantzatzen duen zuhaitza...eta Pakita, noski. Ikasleek ilusio handiz jardun zuten eta hona emaitza.

(Grabaketarekin arazoak izan eta gero, eskerrak eman nahi dizkiegu Dani Guerrero eta Fernando Juaristiri)





7. 2015-12-01 LURRAXKA

LH3 eta 4ko ikasleok Lurraxkara joan ginen, Gernikara, hiru egun pasatzera.

Astelehenean autobusez joan ginen. Zorionez ez zen inor zorabiatu. Iritsi ginean diskotekaran utzi genituen maletak eta jolasten hasi ginen. Etxea ere erakutsi ziguten. Monitoreek beren buruak aurkeztu zituzten: Aitzol, Araitz, Asier, Aimar eta Laura. Oso jatorrak ziren. Lurraxkan ere Portugaleteko eskolako haurrak bazeuden. Batzuk gure lagun bihurtu ziren.
Bazkaldu eta gero, tailerrak egiten genituen: oinazak, sendabelarrak eta animalien izenak ezagutzeko.

Okerrena eguraldia izan zen: etengabe euria. Euria, euria eta postrerako euri gehiago. Ezin izan genuen parkean jolastu. Futbolinetan pasa genituen orduak. Hiru zeuden eta onenak Olaia, Iraitz eta Markel Uzkudun.

9tatik 10tara diskoteka egin genuen eta oso ondo pasa genuen dantzan. Lehenago joku batzuk egin genituen. Aimar Estévez eta Naiara ez zuten asko dantzatu.

Asteartean, berriro, euria egin zuen. Tailerrak egin genituen berriro. Tailerrak egiteko hiru talde zeuden: "Amassorrain", "Zaldiak" eta "Sateliteak". Gehien gustatu zitzaigun tailerra zaldian ibiltzea izan zen. Beno, ez ziren zaldi handiak, pottokak baizik. Batzuk ez ziren zaldira igo, baina gehiengoak bai. Zorionez ez zen inor erori.
Gaubelan, berriro dantzatzera.
Logeletan, nola hau gurasoek irakurriko dute, oso zintzo izan ginela esango dugu, jejeje.

Asteazkenean, Bilboko ikastola bateko haurrak etorri ziren, eta gure lagun egin ziren ere. Shrek pelikula  ikusi genuen. Hau bukatzean, berriro Amassorrainera itzuli ginen.

Beheko bideoan argazkiak ikusi ditzakezue, Iratik egindako montaian.




KRONIKA : AINA ETA NAHIKARI
BIDEOA: IRATI




5.  2015-10-27   RAT-ODEI

Aurreko asteko asteartean Eduardok esan zidan ea ostiralean nahi nuen Rat-en papera egin LH2ko ikasleekin ("Rat comes back" ipuina lantzen ari direlako).

Nik baietz esan nion. Eta Eduardok esan zuen Mirenekin hitz egingo zuela.

Eguna iritsi zenean, Joanesen pastela banatzen ari ginela, nire bila etorri zen. Arratoiaren maskara jarri nuen (hobeto esanda katuarena...) eta gelara joan nintzen. Ezuste handia hartu zuten. Batzuk Odei nintzelaz konturatu ziren, baina nik ez zela egia esan.

Galdera egin zizkidaten eta nik ingelesez erantzun nien. Bukatzeko, sugusak banatu nizkien (bat niretzako, noski).

Oso ondo pasa nuen



 EGILEA:ODEI


4. 2015-10-16 SAN TELMO


Lehengo ostiralean 3. Mailako lagunok San Telmo museora joan ginen. Autobusa hartu eta Alde Zaharrera joan ginen. Han bi taldetan banatu ginen: talde bat Naiararekin eta bestea Amaiarekin.
Ibilaldia hiru zatitan banatu genuen:
1.       Lehenengo,  gelatxo batera joan ginen eta koloreak nondik etortzen ziren ikasi genuen. Koloreak ordenatu genituen:
o   Nagusiak: urdina, horia eta majenta
o   Bigarren nagusiak: berdea, laranja eta morea.
2. Bigarren,  antzinako koadroak eta eskulturak ezagutu genituen.
3. Hirugarren gauza, plastika galdu genuenez, marrazki bat egin genuen,  autorretratu abstraktuak:
-          Aina: Burua globo bat, aurpegia horia ahorik gabe eta gorputza txiki-txikia
-          Maren: Aurpegi horiko limoi bat, ilea luze-luzea korapiloekin eta gorputza super txiki

Bukatzeko Bretxa bisitatu genuen eta sekulako sorpresa!  Maritxu ikusi  genuen!!!!   Ondoren eskolara itzuli ginen.




EGILEAK: AINA ETA MAREN


3. 2015-10-09 MAKING A LEMON CAKE

 LH3ko ingeleseko lehenengo proiektua "Granny, let's make a cake" da ("Amona, egin dezagun bizkotxo bat"). Urtero legez, sukalde txikira joan gara eta, bakoitzak gauza bat eginez, gure bizkotxoa sukaldatu dugu. Duela bi urte bizkotxoak apenas hartu zuen bolumenik. Iaz ikasle bat piska bat erre zuen besoa... Aurten, denak osasuntsu eta bizkotxoa paregabea!!!

Behean ikusgai gure prozesua.









2. 2015-10-08. AURTEN INGELESEN EGINGO DUGUNA

Guraso bilerak askotan aspergarriak direnez, aurten bideoan grabatu dugu ingelesen egingo duguna. Ondo geratu zenez, hementxe jartzen dugu






1. 2015-09-17. JULEN MARIEZKURRENA BERTSOTAN

Aski ezagunak dira gure eskolan Joanes eta Julen Mariezkurrena bikiak. Ez genekiena zen bere aitatxi, Félix Mariezkurrena mutrikuarra, bertsoetarako daukan erraztasuna. Bere familiari buruz hiru bertso eder sortu ditu eta gure Julenek ederki ikasi ditu. Hona hemen Julenek egin digun oparia.

  


LH4 


12. 2016-06-13 SEA ANIMALS

"Lost at sea" proiektuaren barruan, itsasoko animalia batzuei buruzko posterrak egin ditugu. Crab (karramarroa), shark (marrazoa), dolphin (izurdea), seahorse (itsas zaldia), whale (balea) izan dira animalia horiek. Behean bideoa.

* Beste taldearen bideoa...galdu zait, kamaratik borratu didate atera baino lehen. Snif...


 


11. 2016-05-16 ITSASONTZI LASTERKETEN FINALAK

Ingelesean "Lost at sea" istoriarekin hasi gara. Girotzeko, paperezko itsasontzi bat egin dugu (LH6. mailako batzuen laguntzaz, ingeleseko irakaslea desastre bat da eskuekin).

Egin eta gero, txapelketa antolatu dugu, kanporaketak eta guzti.

Talde batean Estherrek Markel Uzkuduni irabazi zion (ez zuen tranparik egin Markelek hala kexatu arren)

Beste taldean Ikerrek erraz gailendu zion Oier Iriondori.

Ikusi finalak!

 



10. 2016-05-09 INGELESEKO KOMIKIAK

"One day I was at home and my friend XXXX came to visit me". Hortik aurrera gure lagunek, irudimenaz baliatuz, istorioak osatu behar zuten.

Trollak, zonbiak, tartak, Betiseko jokalariak...(hobe Aitorren ideia hemen aipatzen ez badugu...), denetarik izan dugu behean ikusgai duzuen bideoan.

Irakurketa eta esaldien osaera asko hobetu dugu aurten.


 


9. 2016-04-25 LIBURUAREN EGUNA OSPATZEN

Liburuaren Eguna ospatzeko LH2ko ikasleekin atera gara gelatik eta ipuin bat irakurtzen lagundu diegu.

 


8. 2016-04-19   GURE PERTSONAIAK DESKRIBATZEN

Ingelesean www.sp-studio.de weborriarekin gure South Parkeko pertsonaiak deskribatzen egon gara. Bakoitzak bere pertsonaia diseinatu du eta gero ingelesez deskribatu.

Arraroa, mutilek armaz beteta margotu dituzte eta neskek, happy flower... ez du hutsik egiten, beti hola da...

Ikusi hemen azpian gure sorkuntzak.








7. 2016-03-16    DRAWING TROLLS WITH PAINT PROGRAM

Ingelesean "Inside the computer game" proiektuarekin hasi gara. Bertan gure protagonistak ordenagailu joku baten barruan sartzen dira. Haien helburua trolaren altxorra aurkitzea da.

Guk ere gure trolak marraztu ditugu ordenagailuan, Paint programarekin.

Ikusi zein politak eta liluragarriak diren gure trolak




ARGAZKIEN AURKEZPENA: MALEN AZURMENDI


6. 2016-03-05   CIRCUS

"Where is the magician?" proiektuaren barruan, LH4ko ikasleok gure zirkoa antolatu dugu. Bertan orkestra bat, magia, umorea eta dantza uztartu dugu. Asko ikasi eta entsaiatu eta gero, ostiralean plazaratu genuen familiako eta ikasleentzat (baietz, antzoki handiago bat merezi duzue atzoko estutasunak eta beroa ez pasatzeko).

Neska-mutilek lan handia egin dute eta hemen dago emaitza, toma faltsu eta guzti.







5. 2016-02-18 UXUEREN BOB ESPONJA

 Gure Uxue artista dela badakigu. Paint programarekin Bob Esponja marrazteko eskatu nion gero LH1ko ikasleak kopiatu dezaten. Txikien lanak hobe ez ikustea... Baina Uxuerena hemen jarriko dizuet.






4. 2015-12-11  MARRAZKIAK ANARENTZAT

Iazko gure andereñoa, Ana Ormazabal, momentu gogorrak ari da pasatzen. Bera animatzeko marrazki polit hauek egin dizkiogu.

Animo Ana!

_____

Anaren erantzuna: "Zuek bai dakizue pertsona bat animatzen. Asko maite zaituztet!






3. 2015-07-11  ONE DAY IN LH4'S LIFE

Ingelesean orduak nola esan ikasten eta praktikatzen ari gara. Asmo horrekin, ikasleek kontatuko dizkigute beraien bizitzako balizko egun bat, jaikitzen direnetik oheratu arte





2. 2015-10-16 DESIGNING OUR OWN VEHICLES

 Ingelesean "Be careful with my bike" (Kontuz nire txirrindarekin) lantzen ari gara. Aste honetan gure ibilgailua asmatu eta diseinatzeko eskatu digute. Bideoan ikus dezakezue gure irudimenaren fruituak eta, ere berean, ingelesean nola idatzi eta irakurtzen dugun






1. 2015-10-16  KONTZERTU PEDAGOGIKOA

Lehenengo astean Egiako Musika Eskolara joan ginen kontzertu pedagogikora. Eguna oker hasi ginen: Ibonen erruz autobusa aldegiten utzi genuen. Baina kontzertura lehenengoak iritsi ginen.

Behin han, musikariak sukaldariz jantzita aurkitu genituen, plastikozko janariarekin. Estherrek dio tomate oso goxoa zegoela (Aitanak dio).

Abesti batzuk jo zituzten, adibidez "Oh, when the saints". Gutako batzuk oholtzara igo ginen: Malen Arzadun, Irene eta Elaudi. Elaudik edalontzien dantza egin zuen.

Haizezko istrumentuak zeuden: tronboia, txirula... eta perkutsiozkoak (metalofonoa, bateria...).

Oso ondo pasa genuen. Argazki batzuk atera genituen eta behean egin dugun aurkezpenean ikusgai duzue

EGILEAK: AITANA ETA ESTHER



No hay comentarios: