LH5


2019-2020 IKASTURTEA



AGURTZEKO ORDUA IRITSI ZAIGU!!
DISFRUTATU OPORRETAN!!


UXUE, MADDI, URKO

ANDER, JOHN, UDANE

JOKIN, ADRIAN, ADEI

ENAITZ ETA ANNE

IRAIA, AXULAR, BREIXO

ANER  TA HELENE

MUXU HANDI HANDIA

                                  ETA LAISTER ARTE!  (Astoa ikusi nuen)







XUBAN, AINARA, LAIA

ANE  ETA  DANEL

ANARTZ, ANDER, MARIANO

JUNE ETA GABRIEL

MAIER, UNAI, BEÑAT

AIUR ETA DANEL

ONDO ONDO PASA

ETA IKUSI  ARTE!!!
                                                                         (Astoa ikusi nuen)





2020-06-09
BIKOTEKA ANIMALI ETA LANDAREEN AURKEZPENAK EGIN DITUGU.


UDANE-ADEI

                  

  

ANNE-IRAIA-JOHN

                  


HELENE-BREIXO

                   


MADDI-URKO  

                    



ANER-ANDER




UXUE-ADRIAN

 


AXULAR-JOKIN

                     




2020-06-01

BURUMAPAK EGITEN IKASI DUGU!!          LANDAREEN UGALKETA
   




























2020-05-25

ORAINGOAN LANDAREEN SAILKAPENA


















BITXIKERIA
Ikusmena: Eskubi-Ezker gatazka

Begira ezazu grafikoa eta esan kolorea, ez hitza.

HORIA        URDINA   LARANJA    

BELTZA       GORRIA        

BERDEA
MOREA      HORIA    GORRIA
   
 LARANJA     BERDEA      

BELTZA
    
URDINA       GORRIA         MOREA
            BERDEA       URDINA      

LARANJA


ZER GERTATU ZAIZU? Erraza da irakurtzea kolorea? Zailtasunik izan al duzu?


ZERGATIA: Zure burmuinaren eskubi aldeak kolorea esaten saiatzen ari da, baina ezkerrekoak hitza esan nahi du, hortik datorkigu irakurtzeko zailtasuna,





ESKULAN BATZUK


































BERTSOTAN ERE IBILTZEN GARA!!



Doinua: ASTOA IKUSI NUEN

ATSOA IKUSI NUEN
MEDIA LUZEEKIN
POLTSO ORTERO ETA
BUFANDA LUZEAKIN
KOLORE ASKOETAKO
PELUKA LUZEAKIN
BARREGARRIA ZEGON
                        ITXURA HORREKIN          (JOKIN)



Doinua: astoa ikusi nuen.
Gaia: ostadarra

Gorri eta laranja
baita horia ere
eta honen ondoren
azaltzen da berde
urdina eta arroxa
ostadar kolore
nere gustokoena
                   betirako MORE.   (UXUE)




DOINUA: MARKOSEN TXERRIXE

MARKOSEK EGIN EBAN
KOMUN BAT TXIKIXE
HURA PROBATZEKO BA
BERE IPURDIXE
HASI ZEN KAKA ITEN
KAKA BAT HANDIXE
KOMUN HORI IZAN ZEN

           OSO BA TXIKIXE     (JOKIN)



Doinua: Astoa ikusi nuen
Gaia: Aberatsa 
Kalera irten eta  dotore dotore
Buruan pentsatzen dut  hau dut

zorte zorte

Etxera iritsi ta dena katastrofe
Ni baino dotorea ez dago bat erez (URKO)




GELAKIDEON ARTEAN EGINDAKO IPUINA







ETXEAN  IRUDIMENA LANTZEN!
GURE OLERKITXOAK

 Nere gelan nagoenean
 lasai sentitzen naiz.
Kalera ateratzean  
freskoago sentitzen naiz.
Lagunekin nagoenean
seguruago sentitzen naiz .
Eta familiarekin 
babestuta sentitzen naiz (Uxue)


                 Guk haize ona behar dugu 
                 Horretarako arauak errespetatu beharko ditugu
                 Etxean egon behar dugu 
                 Haize txarrak ez sartzeko gure barrun.
               Haize txarrak covid-19 du izen 
                 Nik korona deitzen diot
                 Ahalko gara atera etxetik baina 
                 Baina lagunekin ez.  (Urko)

Alaitasuna  
Lagunekin nagoenean
pozik sentitzen naiz.
Futbolean aritzean
libre sentitzen naiz.

Amonarekin sukaldatzean
barre egiten dut.
Eskolan jolasean
hegan egiten dut.
Gitarra alboan dudanean
alaitasuna dut lagun.

Etxean egotearen hoberena
kalera ateratzea da.
Aire freskoa hartzea
   bizirik egotea baita.   (Udane)

Ametsetako bat da, 
 abentura bat lagunartean
gustora jardungo nintzan 
egun guztia jolasean,
parre eta algara
kanpin batean,
pistina,parke 
eta hondartza artean. (Axular)



Ni triste nago
ezin ditut nire lagunak ikusi           
koronabirusaren errua da dena
          koronabirusa zuregana goaz!!  (Aner)

Zelai berde baten gainean
baloi polit bat dago
belarran artean,
beltza eta txuria
horrela delako beti normalean,
norbaitek bota eta 
porterian ez du sartu.
gaineko sarean,
utzi egin baitu.

Sarean utzi eta gero
basketeko zelai batera
joan egin behar dut.
hor lebron james ikusi,
eta 10 triple sartu
eta gero nik 10etik 0 sartu,
eta ikusi dut saskia ez dela neria.

Hurrengoa nire txakurrak aukeratu
eta orduan baloi txiki bat hartu. 
pentsatu dudana da 
esku- baloia eta nik onartu,
tipo batek bota 10 aldiz
eta 10 aldiz eman largeroari, 
ondoren ni eta 10eti 0 eman.  (Adei)


KORONA BIRUSA
     
Etxetik atea gabe,
ala konprak iten, 
batzuk lanean ere egon leizke,
 adibidez medikuak ala astronautak, 
nire aita ere  lanean dabil han, 
makina batzuk sortzen gero Txinarentzat.

Etxean behiak daude, 
ardiak eta baita oiloak ere 
oilo pare bat , oso alai daude
batzuk traktorean belarra sartzen,

Pixa bota ta gero belarra hazi 
eta orain dela gutxi jaso genuena, 
hemendik hiru astera jasotzera berriz 
nire anaiarekin  egiten dut beti
 egunen batean 
gaude baserriz-baserri..    (Ander)

                    
Itsasoa
Ontzi bat ez da ontziratzen 
uraren gainean dagoenean,
eta ontziratzen da ura 
beraren gainean dagoenean 
      ez dizu zure inguruan     
gertatzen dena erakusten.
          Egin dudan gauza bakarra
          bizi nahi dudala ulertu nuen egunean 
                       hartu nahi nuena bizitzen hasi nintzen.  (Breixo)


PATATA TORTILA 

Hor nunbaiten, 
jatetxe bat ikusi nuen, 
Martin Berasategi zen,
 jatetxe ospetsu bat.
Sartu egin nintzen,
eta gauza ori eta goxo bat ikusi nuen.
Patata tortila zen!!!
Nire janari gustokoena!!!
Probatu egin nuen,
eta ez zegoen ona: primeran zegoen!!!
Zuek ere probatzea gonbidatzen zaituztet.  (Helene)

      UDABERRIA 

Ze urtaro polita
zuhaitzak hostoz beteta 
zelaiak loretu dira 
egunak argituz eta luzatuz doaz 

Umeak kalean jolasean
parkeak alaitu dira
 loreak bilduz zelaian
balkoietako loreak dantzan (Maddi)


Jendeak lana egiten du
diruagatik
hobeto izango zen 
gogoarengatik 
denak lanean beren
boluntateagatik 
eta ez zen egongo 
munduan dirurik
eta ez ziren egongo
diru behartsurik.
                         (Jokin)




LENGUA CASTELLANA: OBRAS DE TEATRO


Durante este curso ha habido muchas novedades en la asignatura de LENGUA CASTELLANA.

Solemos trabajar en grupos y cada grupo hace cosas diferentes.

En la foto, vemos a los participantes del grupo de teatro que ha representado la obra "Los tres cirujanos". Ha sido una obra que ha recibido una muy buena crítica por parte del resto de la clase. Los textos bien aprendidos y una puesta en escena bien trabajada. ZORIONAK!!!





Beñat, Urko,Ander, Gabriel, Ane Arburua, Uxue, June y Enaitz saludando al público.


TOPIC: TXOTXONGILOEN MUNDUAREN BARNE


Azaroaren 29an, ostiralean, Tolosara joan ginen Topic, nazioarteko txotxongilo emanaldiak ikustera. Euria egingo zuela ematen zuen baina azkenean, zorionez…, ez zuen egin. Bidaiak 25 bat minutu iraun zuen     . Autobusez joan ginen LH5 eta LH6ko ikasleak, denak batera.







Lehenengo emanaldia 10:30ean hasi zen. Izenburuak “Bi gehi BI” izena zuen eta, sartu aurretik, oso pozik ginen:  Ikuskizun ederra ikusiko genuela uste baigenuen!!!!.
Zergatik izango ote duen izenburu matematiko harrigarri hori?
Sartu eta berehala, ikuskizun xelebre bat eskaini ziguten:

Afrikako basamortu batean, gamelu bikote batek umea eduki zuten. Ume oso polita zen, baina… bizkarrean bi konkor izan beharrean, honek lau zituen!. Horregatik “Bi gehi bi” izena jarri zioten.







Arratsaldeko emanaldia15:00etan hasi zen eta 15:30ak arte iraun zuen. Protagonistak Luz eta Martxelo ziren.  Luz, lainoetan bizi zen aingerutxo bat zen. Beti  bere etxea garbitzen jarduten zuen.
Bere etxe aldamenetik, beti hegazkinak pasatzen ziren…  Aurrera eta atzera. Egun batean, hegazkin bat lainoetara erori zen eta, orduan,  Luz ikertzera joan zen. Bat-batean, Martxelo izeneko mutila hegazkinetik jaitsi zen....

Istorioa oso polita iruditu zitzaigun eta txotxongilo eta soinua ikaragarri ondo egina zegoen.






Bueltako autobusa hartu behar genuen; baina, gure Tolosako azken momentuak ederki aprobetxatu genituen: parke moduko batean gelditu  ginen  jolasten 10 minutu.



EUSKARAREN EGUNA 2019-03-03

Euskararen Egunean arratsaldez, LH 3.mailatik 6.mailarako ikasleek ipuin kontalariak izan genituen. Ipuinak hauek izan ziren:






OINETAKORIK GABEKO UMEA


Beñat Iriondok kontatu zuen.


Ipuin honetan, Edurne izeneko neska bati buruz hitz egin zigun.Neska, oinetakorik gabe ibiltzen zen eta jendeak aurpegira begiratu beharrean, oinetara begiratzen zion.


Behin, txango bat egitera joan ziren ikastolarekin Lizarrara.Tunel batetik pasatzerakoan, lagun batek tunela arnasarik hartu gabe pasatzeko esan zuen. Tunela bukatu zenean Lizarran atera beharrean basamortu batean atera ziren. Ibili eta ibili, oasi batera iritsi ziren. Han, Bere Bereak bizi ziren eta beraiekin komunikatzen saiatu ziren keinuen bidez. Han, bi egun pasa zituzten. Gauetan izarrak garbi-garbi ikusten ziren eta ura edateko zuloak egin behar izaten zituzten.


Bigarren gaua autobusean egin zuten eta esnatu zirenean joateko ordua zela konturatu ziren. Tunela pasatzerakoan gidariak tunela arnasarik hartu gabe pasatzeko esan zien. Pasatzerakoan Añorgan atera ziren. Ikastolara iritsi eta denak oin hutsik zeudela konturatu ziren.






ZAZPIGARRENA ETA AZKENA

 Ipuin hau, Adrian Perez irakasleak kontatu zuen.
Ipuinak Sultan txakurraren bizitza kontatzen du. Sultanek, Linda katua hil nahi zuen,  katuari maitasun gehiago ematen ziotelako. Txakurra amorratuta, katuari zazpi bizitzak kentzen saiatu zen,  Linda hil arte. Sultanek Linda hil zuenean, familiakoek Lindaren antza handia zuen beste katu bat erosi zuten amonarentzat. Baina amonak bazekien bere Linda hilda zegoela. Hala ere, azkenean katu berria onartu zuen.
Hortik aurrera amonak biei maitasun berdina eman zien.






EHUNZANGO DANTZARIA + AMETS EHULEA

Imanol Garcia irakasleak bi ipuin kontatu zituen. Musikarekin kontatu zituen ,gu lasaitzeko.
Amets Ehulean, emakumeek bakarrik kanta zezaketen, gizonek ordea, ez. Mutiko batek neska bati emakumeak bezala kantatu nahi zuela esan zion.
Emakumeak doinua xuxurlatu zion belarrira eta gizona abesten hasi  eta emakume bihurtu zen. Baina mutikoa triste gelditu zen eta bakarrik uzteko eskatu zion neskari. Neska bere amarengana korrika joan  zen eta dena kontatu zion. Amak, bere laguna sendatzeko zer egin behar zuen azaldu zion eta horrela berriro mutil bihurtu zen. 



NOTRE DAME-KO KONKORDUNA

Ipuina amatxik kontatu zuen.

Gau batean Frolok, Notre Dameko arduradunak, ume itsusi eta konkordun bat aurkitu zuen eta Quasimodo  deitu zion. Katedralean ezkutatu zuen eta kanpaiak jotzen erakutsi zion.
Behin, zirku bat etorri zen herrira eta Esmeralda izeneko dantzari batez maitemindu zen. Frolok, neska katedralera ekartzeko agindu zion Quasmodori   berarekin ezkontzeko.Baina  bidean, harrapatu eta 100 kolpetara zigortu zuten. Gauean,  Frolok sastaka erraldoi bat zeramala ikusi zuen. Jarraitu egin zion eta Esmeralda garrasika entzun zuen. Quasimodok hartu eta Notre Dameko kanpandorrera eraman  zuen. Han Frolok sastaka sartu zion tripan eta Esmeralada hil egin zuen.



2019-10-25 KATXOLA BASERRIRA BISITA

Goizean, eguraldi onarekin, ikastolatik atera eta Etxe Luzetik pasatuz, Katxola baserriraino joan ginen oinez.
Katxola Baserrian, garai batean sagardoa egiten zuten eta gaur egun Museo baten moduan jarrita dago.  Bisita oso interesgarria izan zen,eta lehen sagardoa nola egiten zen erakutsi ziguten, zer tresneria erabiltzen zuten eta zer sagar motarekin egiten zuten. Gero, kanpoan jokoetan ibili ginen.
Primeran pasa genuen!!



















ONGI ETORRIAK IKASTURTE BERRIRA!!!


Hona hemen, ikasturte honetako 5. mailako kuadrila....
Itxura ederra, ezta?
Ikasturte zoragarri izatea espero degu!!!!








































No hay comentarios: