LH 2014-15




3. 2015-06-12 KURTSO BUKAERAKO JAIALDIA



Urtero bezala, kurtso bukaerako jaialdia ospatu dugu.



Lehenengo, 50. urteurreneko lelo irabazlea ezagutu dugu: "IZANA LORE, GEROA KIMU. 50 URTE HORREN TESTIGU", Arizmendi Mitxelena familiak sortua.



Ondoren, ohiko karaokeari ekin genion.












Karaokearen ondoren, ikastolako lau pertsona bereziei egin zitzaien omenaldia: Ana Zurutuza eta Maite Larrea andereñoak, Pilar sukaldaria eta Maritxu autobus eta jangelako monitorea.



           - Hasteko Jon Zaldua (Irati eta Juneren aita) eta bere kideen zanpantzarrek hasiera eman zioten omenaldiari.

          - Ondoren, irakasle, ikasle ohi, guraso eta ikasle talde batek ohorezko aurrezkua abestu eta dantzatu zuen.

          - Gero, Ane Labakak eta Beñat Gaztelumendik (ikasle ohi eta bertsolari bikainak) omenduei bertsoak eskaini zizkieten

          - Jarraitzeko, zuzendaritzak oroigarriak banatu zizkien.

          - Bukatzeko, euskal dantzarien txanda.



Oso arratsalde polita eta hunkigarria izan zen.













2. 2014-12-03 EUSKARAREN EGUNA



Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu genuen.



Goizean, taldekako gymkana bat antolatu genuen: uztailak, sakuak, lasterketak, jakinduria galderak...primeran pasa genuen



Arratsaldean, musika emanaldia eskaini genuen. Klase bakoitzak euskal kanta bat aukeratu eta hori kantatu eta dantzatu behar zuen. Hemen azpian ikusgai duzue gertatutakoa.
















1. 2014-09-26. ZINEMALDIA



Aupa koadrila!  Kurtso hasiera guztietan bezala, Anoetako belodromora joan gara Zinemaldiko filme batez gozatzera. Aurtengoa iazkoa baino askoz hobea izan da: FRIENDS, ABENTURA MUNSTROEN UHARTEA. Ume bihurri eta maitagarri bat (Kitaki) munstroz beteriko irla batean galtzen da. Bertan aldarte txarreko munstro bat (Naki) beretaz arduratzen da. Bien artean harreman oso polita sortuko da. Barreak, abentura, bildurra, negar zotinka hasteko momentuak...Denetarik izan du filme honek!

...Eta Amassorraingo ikasleak oso zintzo egon gara eta primeran pasa dugu. Horren adierazle beheko argazkia...



















 LH1 ZIKLOA 2014-15


14. 2015-05-16 GREZIAR OLINPIADAK

 LH1ko ikasleok gelan Greziarren gaia landu dugu. Honekin lotuta, Maitek olinpiadak antolatu ditu eta LH4koak gonbidatu ditugu. Ikusi, ikusi beheko bideoa!





 13. 2015-04-14 LH1 MOZORROTZEN 

 Ingeleseko "Rat's treasure" istorioan arropen izenak landu ditugu: coat, scarf, hat, trousers, skirt... Era dibertigarrian ikasteko, binaka elkar mozorrotu genuen. Izenak jartzen ditut batzuetan ez delako erraza jakin zein den zein...

 

12. 2015-03-02 LH1 LEHEN GIZAKIA




11. 2015-01-28. LH1 SASTARRAINEN



Atzo, LH1ko ikasleok Sastarrainera joan ginen. Autobusez joan ginen eta "Urki-Urki" abesten ondo pasatu genuen.

Zestoara iritsi ginenean, hamaiketakoa jan genuen (argazkian). Ondoren, gauza sinestezin bat ikasi genuen: suharria eta harri batekin SUA EGITEN IKASI GENUEN!!!

Hori eta gero, Lehen Gizakiaren marrazki bat egin genuen, ikatza eta bustinarekin.

Sastarrain baserrian bazkaldu eta gero, Ekainberriko kobazulora joan ginen. Niri marraztutako animaliak eta hartz baten hezurrak gustatu zitzaizkidan. Ez genuen beldurrik izan.

Oso ondo pasatu eta gero, Añorgara itzuli ginen

EGILEA: ENARA






 







10. 2015-01-09  EUROA LANTZEKO BALIABIDEA

LH2ko ikasleok txanponak ezagutzen ari gara. Linkan sakatuz, euroa lantzeko joku bat azalduko da. Ama,aita... jolastu gurekin etxean!

http://txepetxa.webcindario.com/didacticos/erosi.html



9. 2014-11-15  ARE YOU MY MUMMY?

 LH1ko gure lagunak "Are you my mummy" ipuina oso ondo ikasi zutenez, grabatzea erabaki genuen. Gozatu Hocus eta Lotusen abenturez arrautz misteriotsu bat aurkitzen dutenean...






8.  2014-11-04 LH2B XAKEAN LH5Akoekin

Lehengo astean LH2Bko ikasleei xakean irakasten ibili ginen. Horretarako, mahaiak kendu eta zeloarekin xake taula erraldoia egin genuen. Txikiei xakeko mugimenduak, piezak non kokatu behar diren, piezak ez direla jan behar... erakutsi genien.Mugimenduak ikasteko LH2koak errege, zaldi edo gaztelu bihurtu ziren.

 EGILEA: Nerea
















7. 2014-10-30     LH2Ak XAKEAN IKASTEN LH5Bkoekin


LH5Bko ikasleok oso xakelari onak gara. Horregatik, LH2Akoei erakutsi diegu: piezen izenak, nola mugitzen diren, nola kokatu taulan...

Gu oso ondo sentitu gara: alde batetik lagundu dugulako. Eta bestetik Euskara galdu genuelako (sekretua, ez esan ezer Mariani...). Enteratzen bada "xakemate" egingo digu...

Egileak: URKO eta BEÑAT

 















6. 2014-10-29  LH5koekin ELKARLANEAN

Aurten, LH5Bko ikasleak, 2Ako ikasleak laguntzen ari gara. Asteartero, 15,30etan irakurtzen, zenbakiak ondo egiten, idazten, plastikan, eta abar laguntzen diegu. Handi bakoitzak txiki bat dauka. Guk oso gustoko dugu irakaslearen lana egitea. Gure ikasle txikiak oso saiatuak ikusten ditugu. Gure laguntza asko eskertzen dute eta horrek asko pozten gaitu. Txikiak baino azkarrak dira...

Hona hemen argazki bat. Ikusi zein zintzo dauden. Normala, horrelako primerako irakasleekin...

EGILEAK: Goretti eta Maddi

 










 










5. 2014-10-28 DENBORA MAKINA

LH1ko ikasleok denbora makina bat egin dugu. Lehenengo, nola egin pentsatu genuen. Gero, behar genuena ekarri genuen: kartoia, kutxak, tutuak... Ondoren, kajak margotu genituen. Ondoren, bolantea, erlojua eta palanka prestatu genuen. Gometxa pila bat ere ipini genituen. Bukatzeko, izena jarri genion: "Mundu Makina".

Oso ondo pasa genuen egiten. Orain jendea behar dugu probatzeko...Boluntarioren bat?  Baina kontuz, ez bukatu dinosaurioen garaian...

EGILEAK: Olatz eta Izar.

















4. 2014-10-23 FRUITU LEHORRAK 



Kaixo lagunok: LH1ko ikasleok, udazkena dela eta,fruitu lehorrak ekarri ditugu: gaztainak, mizpirak, urrak, menbrilloa, kalabaza txiki batzuk... Pasiloko banko batean ipini genituen, saskietan. Ondoren, argazkia atera genuen. Ez dakit zergatik, baina batzuk aurpegia gometxaz beteta zeukaten...

Egileak: Amets eta Enara. 
















3. 2014-10-23 UDAZKEN APAINKETA


LH1 eta 2 sarreraren apainketa egin dugu. Gure andereñoek eta guk ostoak bildu genituen eta gero, gogortu eta gero, margotu egin genituen. Lan handia egin genuen. Eskaileraren laguntzaz horman ipini genituen. Behean daude argazkiak.

EGILEAK: Maren, Jara, Ander eta Odei





















2. 2014-10-17 GAZTAIN SALTZAILEA

Uxueren ordez gurekin dagoen musikako andereñoak, Irunek,  "Gaztain saltzailea" dantza erakutsi die LH1ko ikasleei. Gure txikiak dantzari apartak eginak daude!

 

1. 2014-10-17 . HOCUS AND LOTUSEN KANTAK

Kaixo lagunok!!! Aurten berriro ingeleseko klaseetan Hocus and Lotusen kanten "bideoklipak" grabatuko ditugu sarritan, Eduardo musikari apartaren gitarraren laguntzaz (bai, NIK grabatzen dut, NIK idazten dut hau...beraz NIK nahi dudana idazten dut...) Hasteko LH1koek "Mummy birdie" abestu zuten eta LH2A eta Bkoek "Rabbit the postman". Enjoy!


 

LH3 2014-15

30. 2015-05-29 MUSIKA KONTZERTUA

Uxuekin kurtsoan landu ditugun musika kantekin kontzertua eskaini dugu, bata abestuta eta bestea txirularekin.






29. 2015-05-22 ANIMALS' PRESENTATIONS

 Ingelesen animali buruzko informazioa lantzen egon gara: Rabbit (untxia), woodpecker (okila), bat (saguzarra), deer (oreina), trout (amuarraina) eta boar (basurdea). Gure lagunek kartulinetan jarri dute animali horien janaria, bizilekua eta zer egin dezaketen eta zer ezin duten egin. Ondorengo bideoan ikusgai.






28.  2015-04-23  INGELESEAN MOZORROTZEN

Eduardok ekarritako arropa arraroak jantzi genituen, ingeleseko arropen izenak ikasteko.
Oso barregarria izan zen.

EGILEAK:
Malen eta Esther







27. 2015-03-18 KORRIKA TXIKIA

Aitor Iriondok, Oier eta Maddiren aitak, bideo eder hau prestatu digu Korrika Txikiko irudiekin. Eskerrik asko, Aitor!





 26. 2015 - 02 -13 INAUTERIAK!!!!!!!







25. 2015-02-13  INAUTERIAK

 



24. 2015 - 02 - 12 OSTEGUN GIZEN!!!!

Ikastolako terraza gure maindirearekin apaindu dugu. Begiratu ze polita den!!!!






23. 2015 - 02 - 09 KONPOSTA

Gelan jasotako hondakinekin begira zer egin dugun!!! Mikel Zabalak, gelako gurasoa,  bertara lagundu gintuen. Hara iritsi ginenean gizon batek argibideak eman zizkigun.










22. 2015 - 02 - 04 SANTA AGEDA BEZPERA

 Auzoan zehar atera gara. Guri harategian koplak abestea tokatu zaigu.





 Gabiri eta Marisari oparitxo bat ere egin diegu:



Ikusi nahi baduzue pasa harategitik.

21. 2015 - 01 - 30 PELLO AÑORGA

Pello Añorga idazlearekin izan gara.  Ipuin politak kontatzeaz gain dantza ere egin dugu. Arratsalde mundiala pasa dugu!








20. 2015 - 01 - 30 EGIAKO MUSIKA ESKOLA.

Gaur goizean eguraldi txarra egin arren, Donostiako  udalak antolatutako  musika entzunaldian parte hartu dugu.  




 
19. 2015 - 01 - 28 EGIPTO

Urbilen antolatutako erakusketan izan gara.







18. 2015-01-26  TAULAK, TAULAK ETA TAULAK

 Begiratu aurkitu dudana. BERROGEI JOKU!!!!  Bai, berrogei joku taulak errepasatzeko. Probatu ditut batzuk eta pinta oso ona dute. Sakatu irudian sartzeko.

Honezkero ez baduzue ikasten...


http://www.symbaloo.com/mix/taulaketataulak




 17. 2015 - 01 - 22 TAULAK ERREPASATZEKO JOKUAK

Taulekin trebatzen jarraitu behar dugu. Buru-belarri, bestela ahaztuko zaizkigu. Beheko irudian klikatuz, taulak lantzeko joku dibertigarri batzuk dituzue (beno, agian "dibertigarri" ez da hitza. Hobeto "interesgarri")

Animatu eta jolastu eta ikasi etxean!

http://idoiapt.blogspot.com.es/2012/09/eskuekin-biderkatzen.html



16. 2015 - 01 - 19   SAN SEBASTIAN BEZPERAN









15. 2015 - 01 - 16  HEMEN DA KONPOSTA!!!!

"Hemen da konposta! " tailerra Cristina-enea fundazioaren eskutik egin dugu. Primeran pasa dugu Violetarekin! 








 
14. 2015 - 01 - 09  MUSIKA: "MENDIAN" eta " ZALDIA"









 ETXEAN PRAKTIKAN JARRI DEZAZUEN, ANIMO!!!!




13. 2014-12-30 THE WOLF AND THE LITTLE KIDS

 Urtero bezala, LH3n ingeleseko antzerki bat prestatu behar izan genuen: "The Wolf and the seven little kids". Baina...ez dugu ukatuko. Istoria hori oso aspergarria da eta pixka bat aldatzea erabaki genuen. Pixka bat edo...asko! Beraz ez harritu bideoan espero ez dituzuen pertsonaiak azaltzen badira: Txano Gorritxu, Dora, Shin Chan, Hartz panda bat edo hitz egiten duen zuhaitza.

Primeran pasa genuen antzerkia prestatzen.

 


12. 2014 - 12 - 19 SANTO TOMAS EGUNA IKASTOLAN

Olentzero eta Mari Domingi ikastolara etorri dira. Beraiekin izan gara, bonboiak eta patxintxiak eman dizkigute.

ONDO PASA OPORRAK!!!!! 




11. 2014 - 12 - 18      EGIPTO

Egipto gaia landu dugu, primeran pasa dugu!!!!!




10. 2014-12-10 BIDE-HEZKUNTZAKO bideoa


Egileak: Malen Az., Iker, Oihan, Leire, Ander eta Danel.

9. 2014-12-10 GAZTAIN EGUNEKO bideoa


 Egileak:Alex, Irati, Mattin, Ibai eta Eneko.

8. 2014-12-10 AÑORGA AUZOKO bideoa



 Egileak: Esther, Oier I., Miren, Julen, Markel U. eta Malen Arz.

7. 2014-12-10 AROTZ-ENEAKO bideoa  





 Egileak: Aitor, Aitana, Elaudi, Oier V., Uxue eta Markel Z.



 6. 2014-12-03 EUSKARAREN EGUNA

A TOPE IBILI GARA !!!! gure taldekide batek esaten duen bezala.
Primeran pasatu dugu, IKUSI ETA IKASI !!!!

 


MUNDIALAK GARA !!!!



5. 2014 - 12 - 03 LIBURU GOMENDAGARRIAK

 Liburu artean murgildu zaitezen hemen dituzu adibide batzuk. Irudimenaren bitartez mundu berri bat   irudikatu dezakezu.







 IRAKURKETAZ GOZATU !!!!!!!

 

4. 2014-11-05 BIDERKETA TAULAK 

Irudian sakatuz biderketa taulak lantzeko aukera duzue. Bertan, "Tablas" jartzen duen lekuan sakatu eta asko, asko, asko landu!!!






3.  2014-10-28    BURUKO KALKULUA LANTZEKO ORRIALDEA



Hemen buruko kalkulua lantzeko orrialde bat proposatzen dizuegu etxean lantzeko. Sakatu irudiaren gainean bertata joateko


2 - 2014-10-05 AROTZ-ENEA 

Urria hasieran Arotz- Enean izan ginen 2. ziklokoak. Primeran pasa genuen. Ea laster beste irteerarik egiten dugun.




 

 






1. 2014-10-3.   MAKING A LEMON CAKE

Urtero legez, LH3n lLimoizko bizkotxoa egiten ikasi dugu ingeleseko klasean. Sekulako sukaldariak gara, bizkotxoak primeran zeudelako. Delicious!!! Ikusi egia dela, dena bideoan dago!





LH4 2014-15


12. 2015-05-29  MUSIKA KONTZERTUA

Uxuekin kurtsoan landu ditugun musika kantekin kontzertua eskaini dugu, bata abestuta eta bestea txirularekin.
 




11. 2015-05-29 SEA ANIMALS


Ingeleseko azken istorioan itsasoko animaliak landu ditugu: Crab (karramarroa), whale (balea), dolphin (izurdea), octopus (olagarroa), seahorse (itsas-zaldia) eta blobfish (euskaraz izenik ez dakigun gauza arrosa eta dibertigarria). Gure lagunek bakoitzaren ezaugarriak azaltzen dizkizuet kartulina eder batzuen bidez.





10. 2015-05-18 KONTZERTU PEDAGOGIKOA

 Duela hilabete batzuk LH4 ikasleok kontzertu pedagogiko bat entzutera joan ginen, Egiara. Autobusez heldu ginen eta lekua dagoeneko ezagutzen genuen.

Musikariak sukaldariz jantzita zeuden. Zuzendariak txapelketa baterako plater bat prestatu behar zuen. Prestatzen zuen aldiro, lapur bat zetorren eta prestatutakoa jaten zuen. Beraz, beste berri bat prestatu behar zuen. Azkenean, lapurra lehiaketako epailea zela jakin genuen. Platerrak probatzeko jazten zen lapurrez.

Guk ere parte hartu genuen: plater bat prestatzen eta edalontziaren kanta abesten eta musika egiten. Ondorengo bideoan ikus dezakezue.
 

EGILEAK: Leire eta Inge





9. 2015-05-16 GREZIAKO OLINPIADAK

 LHko ikasleek Greziako gaia landu dute eta beren Olinpiadetara gonbidatu gaituzte. Froga ezberdinak egin ditugu: lokotxak, erreleboak, sokatira... Primeran pasa genuen, nahiz eta baten bati ez  zaio gustatzen beti ez irabaztea...






8. 2015-04-08 READING OUR STORIES

"Inside the computer game" proiektuari amaiera emateko, istorio batzuk asmatu, idatzi eta marraztu ditugu. Eduardok bideo kamara berria estreinatzeko gogoak zituen eta grabatu gaitu. Beraz beheko bideoan gauza asko ikus ditzakezue: gure irudimena, nola irakurtzen dugun ingelesez eta gure marrazkien kalitatea...edo kalitate falta.







7. 2015-03-09  INGELESEKO ANTZERKIA: CIRCUS

 Azkenean iritsi zen eguna. Denbora luzez izugarrizko ilusioz prestatu eta gero, ostegunean eskaini genuen. Oso zirko berezia antolatu genuen: magia, dantzariak, pailasoak, zentzurik gabeko sketch-ak... Publikoak barre algara galantak bota zituen eta gu oso pozik irten ginen. Behean ikusgai duzue hiru zatitan banatuta.




 


6.  2015-02-13 INAUTERIAK





5. 2015-01-26  TAULAK, TAULAK ETA TAULAK

Begiratu aurkitu dudana. BERROGEI JOKU!!!!  Bai, berrogei joku taulak errepasatzeko. Probatu ditut batzuk eta pinta oso ona dute. Sakatu irudian sartzeko.

Honezkero ez baduzue ikasten...


http://www.symbaloo.com/mix/taulaketataulak




4. 2014-12-16  INDIARTARREN ANTZERKIA

Kaixo!  Aurten Txanelan indiartarren gaia landu dugu. Indiarrak ez zirela denak berdinak ikasi dugu: inuitak, lautada handiak, inkak, aztekak, maiak... Maiak eta aulkiak!  JAJAJA... (Ze txiste txarra)

Honi buruz, Maiderri bururatu zitzaion antzerki bat prestatzea eta hala egin genuen. Eszenatokia irudikatzeko, bi tipi handi egin genituen Plastikan. Baita bi totem egin ere, bat handia eta bestea txikia. Horretaz gain "amets-atzemaileak" egin genituen eszenatokia apaintzeko. Bukatzeko eta LH1ko ikusle txikien buruak apaitzeko, zintak eta lumak prestatu genituen.

Antzerki egunean denak indiartarrez mozorrotu ginen eta gure bizimodua azaldu genuen. Beheko bideoan ikus dezakezue.

HAO! (agur indiarrez...)

EGILEAK: IAKES ETA IZARO





3. 2014 -12 - 03 EUSKARAREN EGUNA

 IZUGARRIZKO AHOTSAK DITUGU, GU BAI TALDE EDERRA !!!

 


2. 2014 - 12 - 03 LIBURU GOMENDAGARRIAK

 Liburu artean murgildu zaitezen hemen dituzu adibide batzuk. Irudimenaren bitartez mundu berri bat   irudikatu dezakezu.






  GOZATU IRAKURKETAZ!!!!


1 - 2014-10-05 AROTZ-ENEA .

Urria hasieran Arotz- Enean izan ginen 2. ziklokoak. Primeran pasa genuen. Ea laster beste irteerarik egiten dugun.



LH5 2014-15


23. 2015-06-02  CHOCOLATE PARTY RAP

2.mailakoentzat prestatzen ari gara txokolate festa bat. Gonbidapen bezala txokolateari buruzko rap bat ikasi dugu . Ondoren bideoklipa erakutsiko dizuegu.





EGILEA: IRAITZ LAMANA


22. 2015-05-29  MUSIKA KONTZERTUA
 
Uxuekin kurtsoan landu ditugun musika kantekin kontzertua eskaini dugu, bata abestuta eta bestea txirularekin.




21. 2015-05-29 BERTSO SAIOA

Aurten astero-astero bertsoak prestatzen eta kantatzen jardun gara Jon Martin bertsolariarekin. Lehengo astean Donostiako Antzoki Zaharreko emanaldian abestu genuen, Altza eta Jakintza ikastoletako lagunekin.





20. 2015-05-15 PAGOETA

Lehengo ostiralean Pagoetara joan ginen. Autobusez Aiara joan ginen eta handik Irune monitorearekin Pagoetako erreserbara igo ginen oinez (nahi baduzu, Eñaut, helikopteroz!!!).

Goian 6 gune zeuden. Bakoitzean froga bat egin behar genuen. Ondo egin ezkero, dominak eskuratzen genituen. (Ez esan inori, baina Alairen taldeak - hau da, ni - denak irabazi zituen...)

Ondoren, errota eta baserriko zorrozteko tresnak ikusi genituen. Mendiko bordara iristerakoan bazkaldu genuen. Alaik makarroiak eta Eñautek hiru armiarma eta lau zizare (gezuuuuurra).

Bazkaldu eta gero jolastu ginen "pi-cuento". Hortik autobusera eta gero Añorgara.

* Eduardoren oharra: Ez utzi inoiz Alairi musika aukeratzen. Lehenengo kantarekin kontuz belarriekin!



EGILEAK: ALAI ETA EÑAUT


19. 2015-04-27  TXOKOLATEARI BURUZKO INKESTA

Ingelesen proiektu berria hasi dugu: "The chocolate party". Hasteko inkesta bat egin dugu LH5ko ikasleen artean: "What is your favourite type of chocolate?". Hauek emaitzak:

- %28.5 : Txokolate tableta
- %28.5: Nutella/Nocilla
- %14.2: Bizkotxoa/Tarta
- %10.7: Izozkia
- %7.1: Gailetak
-%3.5: Zerealak, Edatekoa eta Bestelako txokolateak.

Josebak eta Iraitzek prestatu dute grafikoa. ("person's like" ez dago ondo baina ezin dut aldatu. Ingeleseko maisuak gaizki irakasten die)










18. 2015-04-24 MAGAZINES ANIMALS AROUND US


Azkenean. Lan handia egin eta gero lortu dugu gure aldizkariak publikatzea. "Animals around us" (animaliak gure inguruan). LH5ko ikasleek ilusio handiz hartu dute proiektu hau eta hemen dago emaitza. Animaliei buruzko berri xelebreak, txostenak, denborapasak eta egileen biografiak ere ikusgai dituzue. Espero dut gustatzea eta zerbait interesgarri ikastea ere!










17. 2015-04-14 PINTXO LEHIAKETA



Hemen ikusten duzuen bezela pintxo batzuk daude, zeren eta bakoitzak
pintxo bat egin genuen.  Adibidez:Tortila patata, albondigak...bueno total.
Eta ere epaile hoberenaki geneuzkan Marian eta Izaskun, gure anderenoak
ez bazarete enteratu. Jolasaldia ondoren irabazleak jakin genituen eta sorpresa bat:
denak izan ginen irabazleak!!! Gure anderenoak oso onak direlako, bakoitzari diploma bat eman ziguten gure izenarekin.
Beno baina importantena denak irabazi genuela eta oso oso ondo pasa genuela.!!!

EGILEA: AMANE ETXEBERRIA





16. 2015-03-27 GAZTELANIAZKO IRAGARKIAK

Orain dela asko gaztelerean anuntzio batzuk grabatu genituen








15. 2015-03-19  DANTZA GARAIKIDEA

 Uxuek, musikako irakasleak, lau dantzari bikain ekarri zituen dantza garaikideko "master class" bat emateko. Bi euskaldun eta bi atzerritar. Oso ondo pasa genuen ariketak egiten eta koreografiak prestatzen. Behean saioaren laburpena.



14.  2015-03-18  KORRIKA

Aurten 19.korrika ospatu dugu Amassorrainen. Urepeletik Bilbora 1000ka euskaldunok korrika egin dugu euskararen alde. Guk Añorga Txikin korrika txiki bat antolatu dugu. 5.Btik Nahikari eta Iñakik lekukoa eraman dute eta 5.Atik Nereak.Beheko bideoan argazkiak ikus ditzakezue.

EGILEAK: JOSEBA,GORETTI ETA XARE.



13. 2015-02-13 INAUTERIAK


Aurtengo Inauterietan LH5ekoak tirolesez mozorrotu gara. Bai neskek eta bai mutilek
petoa zeukaten. Neskek gona zeramaten eta mutilek, berriz,  galtza motz batzuk eta txapela.
Girotzeko pitxar handi bat egin genuen. Dantza benetan arraroa zen baina gutxigorabehera
ikasi genuen. Oso ondo pasa genuen.

EGILEA:PERU   ;)






12. 2015-01-29 SASTARRAIN

LH5ko ikasleok Zestoan dagoen Sastarrain baserri-eskolan hiru egun eman ditugu.

Lehenengo egunean, Zestoa herria ezagutzera joan ginen, monitore batekin. Zestoako enparantza eta Lili jauregia bisitatu genuen. Ondoren, oinez (nahiz eta eguraldi benetan petrala izan), Sastarrainera itzuli ginen.
Arratsaldean, logeletan banatu eta emandako bokata meriendatu genuen. Ondoren, bi talde antolatu genuen: "Aurelio" eta "Beltz", ekintzak burutzeko. "Tú sí que vales" telebista saiora jolastu genuen (Xuban oso barregarri zegoen bere koletekin...).

Bigarren egunean, Ekainberriko kobazulora joan ginen, historia aurreko margoak ikustera: zaldiak, bisonteak, oreinak eta hartzak ormetan margotuta zeuden. Ondoren, Aurelio taldeak ogia ikasi egin zuen (nahiz eta iadanik ahaztu zaidan...). Beltz taldeak saskiak egin zituen. Baita ere "karramarro, kanguro eta kanario" jokura jolastu ginen. Eta nola ahaztu pottokei egindako bisita!!! Bukatzeko, lehengo gizakiak bezala, animaliak marraztu genituen.

Azken egunean, lantzak ekoizten eta sua egiten ikasi genuen. Ondoren Añorgara itzuli ginen, euritearen azpian abentura txikia bizi genuen.

Ah, eta zapataz 8000 aldiz aldatu genuen...

EGILEA:  ASIER













11. 2014-12-16  ALEX AND THE MAGIC STAFF

Bukatu dugu ingeleseko bigarren proiektua: "The comic story". Bertan, Alex historian zehar bidaiatzen zuen Amenobis azti egiptiarraren makulu magikoa berreskuratzeko. Bidai horretan, As Suli xakelari arabiarrekin, Mozart eta Thomas Edisonekin egin zuen topo. Makulu magikoaren laugarren  zatia ez nien azaldu. Ikasleek asmatu behar zuten norekin egingo zuen topo Alexek.

Emaitza bideo hauek dira. Ziurrenez ez duzue ezer ulertuko, baina barre egin behintzat ziur egingo duzuela...




 


10. 2014-12-15  ESPAZIO-ONTZIAREN JAURTIKETA

Txanelan unibertsoa landu dugu. Kartoizko espazio ontzi bat egin genuen eta espaziora botatzeko ordua iritsi zen. Ilargira iritsi behar zuela uste genuen baina, zoritxarrez, gora beharrean behera erori zen. Zorionez ez zuen inor behean aurkitu...

EGILEA: ALAI










9. 2014-11-27  INGELESEKO ELKARRIZKETAK

 Ingelesen galderak eta erantzunak lantzen egon gara. Hori praktikan jartzeko, Eduardok eskolako pertsona bat aukeratzeko esan zigun (ikasle, andereño, langile...). Ondoren sei galdera prestatu genituen eta elkarrizketa egin genien. Gero ingelesera itzuli genituen eta ordenagailura pasa, argazki eta guzti.

Nahi baduzue galderak eta erantzunak lotzen jolastu dezakezue. Gure lanak ikusiko dituzue beheko argazkiaren gainean sakatuz.


 
http://issuu.com/amassorrain/docs/amassorrain_lh5_interviews/0


 

8. 2014-11-11 ROSETTA  (AMASSORRAIN FACEBOOK-EN)

Lehengo astean kontatu bezala, Rosetta misioko Ignacio Tancorekin skype bidez hitz egin genuen. Atzo 2014-11-12 Rosetta misioak bere helburua lortu zuen.

Entrebista egin eta gero oso famatuak egin gara eta esako facebookeko orrian azaldu gara. Inglesa oso ondo dakidanez, itzuliko dizuet:

"Amassorrain ikastolako (Añorga, Gipuzkoa, Espaina) 9 eta10 urteko ikasleek skype bidezko entrebista bat egin zuten Ignacio Tanco Rosettako operazio nagusiarekin. Izan zen elkarrizketa ederra eta ikasleek oso galdera onak egin zituzten. Eskerrak Marian Arizeta eta Izaskun Erauskin irakasleei elkarrizketa antolatzeagatik."

EGILEA: JOSEBA









LORTU DUGU!!!

7. 2014-11-07   TXIKIEKIN INGLESEZ IRAKURTZEN

Lehengo egunean, Eduardok esan zigun LH1koek laguntza behar zutela ingelesezko liburuxkak irakurtzeko. Gutako bakoitzak txiki bat hartu genuen eta "Fire" istorioa irakurri genuen elkarrekin.

Ni Izarrekin izan nintzen eta oso ondo egin zuen. Garai zaharrak oroitu genituen.

EGILEA: AMANE  

















6. 2014-11-07  E.S.A. (IGNACIOREKIN ELKARRIZKETA)

Ignacio unibertsoari buruz asko dakien pertsona bat da. Alemanian bizi da eta bertako E.S.A.n egiten du lan.

LH5ekook galdera batzuk prestatu genituen eta skype bidez galdetu genizkien Ignaciori.

Neri oso interesgarria iruditu zitzaidan.

Egilea: Nora Unanue.






5. 2014-11-04  LH5A XAKEA LH2koekin

 Lehengo astean LH2Bko ikasleei xakean irakasten ibili ginen. Horretarako, mahaiak kendu eta zeloarekin xake taula erraldoia egin genuen. Txikiei xakeko mugimenduak, piezak non kokatu behar diren, piezak ez direla jan behar... erakutsi genien.Mugimenduak ikasteko LH2koak errege, zaldi edo gaztelu bihurtu ziren.


EGILEA: NEREA 






4. 2014-10-30     LH5B XAKEA LH2koekin


LH5Bko ikasleok oso xakelari onak gara. Horregatik, LH2Akoei erakutsi diegu: piezen izenak, nola mugitzen diren, nola kokatu taulan...

Gu oso ondo sentitu gara: alde batetik lagundu dugulako. Eta bestetik Euskara galdu genuelako (sekretua, ez esan ezer Mariani...). Enteratzen bada "xakemate" egingo digu...

Egileak: URKO eta BEÑAT




















3. 2014-10-27  LH2koei LAGUNTZEN

Aurten, LH5Bko ikasleak, 2Ako ikasleak laguntzen ari gara. Asteartero, 15,30etan irakurtzen, zenbakiak ondo egiten, idazten, plastikan, eta abar laguntzen diegu. Handi bakoitzak txiki bat dauka. Guk oso gustoko dugu irakaslearen lana egitea. Gure ikasle txikiak oso saiatuak ikusten ditugu. Gure laguntza asko eskertzen dute eta horrek asko pozten gaitu. Txikiak baino azkarrak dira...

Hona hemen argazki bat. Ikusi zein zintzo dauden. Normala, horrelako primerako irakasleekin...

EGILEAK: GORETTI ETA MADDI





2. 2014-10-14    KUTXAGUNEA

Kaixo familia!! Dakizuen bezala, urriak 14ean Kutxagunera joan ginen. Marian, Izaskun eta Iñakirekin oinez joan ginen bide LUZE, LUZE, LUZE... batetik.

Goizean unibertsoari buruzko pelikula bat ikusi genuen pantaila erraldoi batean. Oso polita zen; istorio barruan ginela ematen zuen. Ondoren, neska batek eguzkiari buruzko gauza batzuk irakatsi zizkigun. Egia esateko, pixkat "txapada" izan zen...

Hau bukatuta, eskolara itzuli ginen bazkaltzera, bide LUZE, LUZE, LUZE...batetik. Bazkaldu eta gero, andereñoek (denok genekien) sorpresa bat eman ziguten: arratsaldean berriro itzuliko ginela debalde. Baina jolastera eta ikustera bakarrik. Eskerrak forma onean gaudela, zeren berriro bide LUZE, LUZE, LUZE...horretatik joan ginen.

Hemen behean duzue taldeko argazkiak. 

EGILEAK: NAHIKARI, XARE, NAHIA ETA EDUARDO
















1. 2014-09-20     MAKING POTIONS

Kaixo eta ongietorriak kurtso berrira. LH5ko lehenengo bi asteak atzerriko bi irakasleekin pasa ditugu, ingelesa topera lantzen. Tristan irlandarra eta Marcin poloniarra. Beraiekin sorgin eta azti bihurtu gara, eta edabe magiko batzuk prestatu ditugu. Hona hemen nola egin genituen:



_________________________________

LH6 2014/15


13. 2015-05-29  MUSIKA KONTZERTUA

Uxuekin kurtsoan landu ditugun musika kantekin kontzertua eskaini dugu, bata abestuta eta bestea txirularekin.
 












12. 2015-05-29 BERTSO-SAIOA

 Aurten astero-astero bertsoak prestatzen eta kantatzen jardun gara Jon Martin bertsolariarekin. Lehengo astean Donostiako Antzoki Zaharreko emanaldian abestu genuen, Altza eta Jakintza ikastoletako lagunekin.



11.2015-05-22 DONOSTIAKO ORKESTRA SINFONIKOA

Autobusez joan ginen Miramonera eta "Suzko txoria" ikusi genuen.Bueltan oinez etorri ginen.








10.2015-05-22 KOLDO MITXELENA SARIA

Urtero Koldo Mitxelena lehiaketan parte hartzeko aukera dugu .  Bertso eta marrazki lehiaketa bat da. Eta hemen Izaro Unanueren lana ikusgai dago, berari aipamen bat eman ziotelako.









9. 2015-05-22  BERTSO JAIALDIA

Urte osoan zehar abestiak prestatzen ibili gara eta lehengo asteartean bertso jaialdia izan genuen Antzoki Zaharrean. Hemen beran argazkiak eta kronika daukazue.



EGILEAK: NAROA A. ETA NAROA G.


8. 2015-05-15 BIKOTEKA IRAKURTZEN

Urtea bukatzen ari da eta burututako proiektuak ebaluatzeko tenorea da.  Aurten Bikoteka irakurtzen egitasmoa egin dugu. Zer den hori? Ondorengo bideoan ederki azalduko dizuegu




7. 2015-03-06  BERDINTASUNARI BURUZKO ANALOGIAK

Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, LH6ko ikasleek Berdintasunari buruz hausnartu dute. Beren gogoetak analogia batzuen bidez adierazi dute, kartulinetan egindako marrazki batzuez lagunduta. Hemen dago emaitza.





6. 2014-12-16   ZER DA EUSKARA NIRETZAKO?

Kaixo lagunok

Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatu genuen.  Marijok eskatu zigun guretzat euskara zer zen hausnarketa batean  adieraztea. Bakoitzak idatzi zuen eta, ondo geratu zenez, grabatu genuen.

Horretaz gain, Gureak-era joan ginen eta han bizi genuena kontatzen dizuegu bideoan.

EGILEA: ANE LIANG




5. 2014-12-05 TITIRIJAIA-TOLOSA






Lehengo astean Tolosara joan ginen Titirijai txontxongilo festara. Lineako autobus batean joan ginen. Autobusetik ateratzean Triangelu plazara joan ginen, ordutegia eskatzera.

Ondoren Topikera joan ginen ikuskizuna ikustera. Emanaldia oso polita iruditu zitzaigun, nahiz eta batzuk lo hartu.....

Lehenengo istorioa neska eta mamu baten arteko erlazioari buruz zen. Bigarrena, gure ustez dibertigarriagoa zena, arrautz bat edukitzen zuen behi bati buruz zen. Arrautz horren barruan "muuuu" egiten zuen oilo bat zegoen. Zoratzeko modukoa.

Eguna oso azkar pasatu zitzaigun, batez ere Jakintzako lagunekin topo egin genuelako. (Batzuk "gehiago" egin genuen topo Jakintzakoekin, je je je...)

EGILEAK: NOAH eta AITOR





4. 2014-11-14 ERAIKUNTZAK

Kaixo lagunak!

Aurten gauza asko egiten ari gara. Eskulturak landu ditugu, bi museotara joan gara (Guggenheim eta San Telmo) eta Chillida eta Oteizari buruzko erakusketa bat antolatu dugu.

Hasieran, plastikako orduetan, eskulturak egiten egon ginen. Lehenengo egin genituen kolorezko kartulinekin, gero kartulina txuri-beltzekin bi eta hiru dimentsioko artelanak eraiki genituen eta bukatzeko
kartulinez egindako kaxa batzuk.

Hori eta gero, bakoitzak, eroak bezala, bi aste eman zituen artistei buruzko folletoak prestatzen. (Artista horiek gu ginen, noski).

Bukaeran, bigarren solairuko pasiloan erakusketa bat antolatu genuen.

Ondorengo bideoan ikus dezakezue gure super erakusketa.

EGILEAK: IRATI A eta CARLA.





3. 2014-11-11  IRAKURTZEN INGELESEZ 

Azaroaren 10ean 2. B ko ikasleak etorri ziren gure gelara. Eduardok laguntza eskatu zigun txikiei ingleseko liburuxka irakurtzen. "Rat's adventure" ipuina kontatu genien.

Marijo bezala sentitu ginen: guk irakasten genielako haurrei. Amassorraingo irakasle batzuk baino hobeak gara, JAJAJAJAJAJAJ!!!!!!!!!!

                                    EGILEAK: Nagore eta Leire Calavia













2. 2014-11-06  DONOSTIKO ERAINKUNTZAK EZAGUTZEN

Urrian, Donostira joan ginen hango eraikuntzak bisitatzera. Kursala, hiru zubiak, Victoria Eugenia antzokia, Maria Cristina hotela, Koldo Mitxelena liburutegia eta Artzai Onaren eliza bisitatu genituen.
OSO ONDO PASA GENUEN!

EGILEAK: IHINTZA ETA CARLA




1. 2014-10-31   ONGI ETORRIA!

Ongi etorri LH 6ko blogera. Kurtso honetan egingo ditugun gauzak jakinaraziko dizuegu. Aurten gure  Amassorraingo azken urtea da eta oso ondo pasa nahi dugu.

Orain arte hiru gauza berezi egin ditugu: Donostiko eraikuntzak ezagutu ditugu, San Telmo museoa bisitatu dugu eta Bilboko Guggenheimera joan gara. Esandako ekintza hauei buruz aurrerago gehiago kontatuko dizuegu.

EGILEAK: NAROA GORRAIZ ETA MAIDER.




No hay comentarios: